ARTIUMek du Egonaldiak. ARTIUM Bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak erakusketa aurkeztu du
urria 05, 2011
Gasteiztar zentro-museoak kanpoko komisarioen esku utzi du lehendabiziko aldiz bere Bildumaren azterketa, lan jakin batzuk bizkortzeko
Erakusketa
Egonaldiak. ARTIUM Bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak
Ekialde-Behekoa aretoa, urriaren 8tik 2012ko apirilaren 8ra
Mar Villaespesa eta BNV Produccionesen proiektua ondokoekin elkarrizketan: Bulegoa z/b, Fundación Rodríguez, Valentín Roma eta Laura Trafí-Prats
Ekoizlea: ARTIUM (Vitoria-Gasteiz)
Babesleak: Kultura Ministerioa eta Arabako Foru Aldundia
Inaugurazioa: urriaren 8an, larunbata, 20:00etan
Argibide gehiago Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Egonaldiak. ARTIUM Bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak erakusketa aurkeztu du (Ekialde-Behekoa aretoa, urriaren 8tik 2012ko apirilaren 8ra). Proiektuaren komisarioak Mar Villaespesa eta BNV Producciones izan dira eta lau «egonaldi»-ren bidez antolatu da. Hauen komisarioak, berriz, Valentín Roma, Bulegoa z/b, Fundación Rodríguez eta Laura-Trafí Prats izan dira. Emaitza ez da ohiko erakusketa bat, izan ere, gaia Bilduma baldin bada ere, artelan kopuru jakin bat erakutsi beharrean ekintza sorta bat egingo da, zenbait pieza oinarri harturik. Egonaldiak ARTIUMek ekoitzi du Kultura Ministerioaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesez.
Erakusketa honen asmoa, ARTIUM Bilduma kanpoko begiradari zabaltzea da, zentro-museoarekin lotutako pertsonek orain arte bildumaren urteroko aurkezpenen bidez egin izan duten analisiaz bestelakoa. Horrela, Bildumako lan sorta bat bizkortzea abiapuntu harturik, BNV Produccionesek eta Mar Villaespesak gogoeta lan bati ekin zioten, artearen eta bildumagintzaren kontzeptu oinarrizkoenetatik hasita: zen den artearen eginkizuna, bildumatu, erakutsi eta gordetzeak zentzurik ba ote duen, zein ahalmen galtzen dituen artelanak bilduma batean sartu eta instituzionalizatzean.
Ideia horretatik abiatuz eta lehengoratze kontzeptuari (zerbait leheneratzea, lehen zuen egoerara itzultzea) helduz, xede gisa Bildumako lan sorta bati bere ahalmena itzultzea harturik, komisarioek beste lau komisariorekin (Valentín Roma, Bulegoa z/b, Fundación Rodríguez eta Laura Trafí-Prats) elkarrizketa eta elkarlana garatuz piztu dute Egonaldiak. Emaitza ohiz kanpoko erakusketa bat da, gaia Bilduma izanik ere, prozesuaren bukaeran tesi bat eta lan sorta bat hautatu eta erakustea egon beharrean, «seinalatutako» artelanak formatu ugaritako era bateko eta besteko ekintzetarako erreferentzia puntu baitira.
Egonaldiak
Proiektua, beraz, lau Egonalditan aurkezten da, elkarrengandik bereiziak diren lau proposamenen bidez. Bakoitzak bere erakusketa-narrazioa du, eta horretatik abiaturik formatu bateko eta besteko ekintzak sortzen dira. 1. Egonaldian, Valentín Romaren ardurapean, erakusketaren narrazioak Politikaren keinuak izena du. Ironiaren eta zitalkeriaren azpidoinu politikoari buruzko analisia da bildumako bederatzi lanetatik abiaturik. Hamar bat artistak Bulego dialektikoa izeneko mintegi batean lan horien inguruan gogoeta egingo dute erakusketa inauguratu aurreko egunetan. 2. Egonaldian, Fundación Rodríguezek Bildumako lan guztiak jarriko ditu ikusgai, 3.000 artelanen erregistro katalografikoko fotokopien bidez. Bilduma mugitzen ari da izeneko ekintza-instalazio bat da, museoari eta Bildumari buruzko gogoeta kritikoa bultzatu nahi duena. Horren aldamenean, museoarekin eta honen ondarearekin lotutako ekintza sorta bat proposatuko da, esate baterako art-crossing izeneko ekimen bat, kultura «jasoa» eta herri kultura bereizketa ezabatzeko xedea duen buruhandien lantegi bat, eta abar.
3. Egonaldia artelan bakar baten inguruan antolatuko da, Jorge Oteizaren Homenaje a Velázquez-en inguruan, hain zuzen ere. Bulegoa z/b-ren Bat, bi hiru, lau horma proiektuan bi behaketa ekintza proposatuko zaizkie ikusleei. Lehendabizikoa, museoaren egiuneen barruan dago, gauza bategatik izan ezik, artelana oihal batek estalirik egongo da. Bigarrenean, lau antzerki lanen eszenografiaren elementu garrantzitsua izango da. Azkenik, Laura Trafí-Pratsena da 4. Egonaldiaren proposamena, Kontroletik kanpo: irudi ezeztatuen laborategia izenekoa. Bertan Bilduma aurkezteko beste modu batzuk imagina daitezke, esperientzia pribatu eta norbanakoarena izan ordez, eztabaida eta taldearen ikuspuntua kontuan izango dituena. Edonork irudiak sor ditzakeen eta, aldi berean, irudietan ager daitekeen mundu batean, horman jarriko diren hiru galderak eta postaren bidez bidaliko diren beste hainbeste postal, jasotako erantzunekin eta laborategi batean Bildumako hiru lanen inguruan egindako bideoekin batera, izango dira Egonaldiaren gaia.
1. Egonaldia. Egia muturrean dago. Valentín Roma
Erakusketa narrazioa Politikaren keinuak
Lantegi-mintegia Bulego dialektikoa
Edizioa Hiztegi heterologikoa
2. Egonaldia. AGEZMrako zenbait ekintza. Fundación Rodríguez
Erakusketa narrazioa Mugi dadila Bilduma
AGEZMrako zenbait ekintza: 1. Museoan lo egitea edota Museoan gaua ematea. 2. Liburutegi librea. 3. Art Crossing 5. Arte, Garaikideko, Euskal, Zentro, Museoa, Artium. 6. Bilduma. Mugi dadila Bilduma [instalazioa] 11. Local Groove [Buruhandi-lantegia eta -ekintzak] 12. Mugako bisita 9. Toki goienetik.
Edizioa AGEZMrako zenbait ekintza [bideoa]
3. Egonaldia Bat, bi, hiru, lau horma. Bulegoa z/b
Erakusketa narrazioa Bat, bi hiru, lau horma
Antzerki emanaldiak Bat, bi hiru, lau horma
Libretoaren edizioa Bat, bi hiru, lau horma
4. Egonaldia Kontroletik kanpo: irudi ezeztatuen laborategia. Laura Trafí-Prats
Erakusketa narrazioa Kontroletik kanpo: irudi ezeztatuen laborategia
Laborategia Ikuste logikak
Edizioa: Postalak eta web orria Kontroletik kanpo: irudi ezeztatuen laborategia
Volver al listado