Datorren ikasturtean irakasleen prestakuntzan sakonduko du ARTIUMek
iraila 30, 2011
Zentro-museoak ikasketa plan berrietarako egokitzeko tresnak eskainiko ditu eta, gainera, Aguraingo Koadrilarekiko eta Vitoria-Gasteizko Udalarekiko lankidetza abiaraziko du
ARTIUM eskolarako programak 2011-2012
Arteak pentsatzen eta munduari beste era batera begiratzen erakusten dizu
Haur eta Lehen Hezkuntzarako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako (DBH) eta Batxilergorako programak ARTIUMeko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila
Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren babesarekin
Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak zabalik dauka 2011-2012 ikasturterako hezkuntza eskaintza Haur eta Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Eskolako ikasle eta irakasleei zuzendua. Egungo mundua batez ere ikusizkoa dela kontuan izanik, helburua, ikasleek beren ingurua eta jasotzen dituzten mezu ugariak kritikoki ikusten eta interpretatzen ikastea da, batetik, eta irakasleei ikasketa planak osatzeko hezkuntza tresna berriak eskaintzea, bestetik. Horretarako, Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak ikusizko arteekiko lehen hurbilketa bat eskaintzen die lehendabizikoei behaketaren eta elkarrizketaren bidez, eta bigarrenei, berriz, beren ikasgaiei –zeinahi direla ere–, egungo artearen kodeak ezartzeko beharrezkoak diren baliabideak. Aurtengo ikasturtea bereziki garrantzitsua izango da alderdi horri dagokionez, irakasleek ikasketa plan berrira egokitzeko eta unitate didaktiko berekiak sortzeko beharra dela eta. ARTIUMen eskolarako programak guztiz doakoak dira Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren babesari esker.
Zenbait urtez ikasle talde txikiekin prestakuntza lanetan eta ikusizko arteen esperientzia eskolako kurrikulumetan sartzeko metodologia bat garatzen aritu ondoren, artea hezkuntzarako tresna gisa naturalizatzeko ARTIUMeko Hezkuntza Sailaren apustua fruituak ematen hasi da. Art Through English (artea ingelesaren bidez) programa, orain bi urte proposamen pilotu gisa sortu zena Eusko Jaurlaritzaren mende dauden Berritzeguneen prestakuntza eskaintzaren parte bihurtu dira aurten. Horrela, hamabost irakaslek osatutako talde batek, hilean bitan bina orduko saiotank unitate didaktikoak egingo dituzte eta ikasgeletan saiatuko dituzte. Antzeko programak badira Bizkaian eta Gipuzkoan, baina ARTIUMekoa da tresna gisa artea darabilen bakarra.
ARTIUMen eskolarako programen eskaintzak zenbait berritasun ditu aurten. Alde batetik, komunikazioa eta izena ematea on-line egin daiteke erabat zentro-museoaren web gunearen bidez. Hori izan da, hain zuzen ere, ikastetxe guztiek erabili duten bidea eta horri esker ez da ohiko paperezko liburuxkarik egin behar izan. Beste alde batetik, Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatu den programa berria, Foruen Plazatik hasi eta ARTIUMeraino hirian barrena daraman ibilbidea. Programa horretan arkitektura, hirigintza eta artea landuko dira, eta baita eskolako kurrikulumarekin lotutako beste gai batzuk ere. Azkenik, eta Aguraingo Koadrilarekin elkarlanean, herri-elkargoko udal batzuetako eta besteko 5-12 urte bitarteko haur taldeei zentro museoa ezagutu eta bertan lantegietan parte hartzeko aukera emango dien jarduera bat abiarazi da. Bisitaldiak eskola orduetatik kanpo egingo dira, hilean larunbat batean.
Zure neurrira eta Loturak
Irakasle eta ikasleek beren jarduera zein hizkuntzatan egingo duten aukera dezakete, honako hizkuntzen artean: euskara, gaztelania, ingelesa edota frantsesa. Horrela, zentro-museoan egongo diren tartean bi komunikazio hizkuntzez gainera hirugarren batean trebatzeko aukera izango dute. Jarduera horien artean nabarmentzekoa da Zure neurrira izeneko proposamena, edozein mailatara egokitzen dena, hazi haru hezkuntzatik eta batxilergorarte. Programa honetan, darabilen metodologia dela eta osoena eta ikastetxeen gogokoena, zein gairen inguruan lan egin aukera dezakete irakasleek. Lan metodoak hiru zati ditu: lehendabiziko saioa ikastetxean bertan egiten da, programa, zentro-museoa eta aukeratutako gaia aurkezteko. Bigarren saioa ARTIUMen bisita da, eta bi parte ditu: lehenik erakusketa aretoetan landuko den gaiarekin zerikusia duten artelanak aukeratuko dira eta gero, lantegian, beste ikuspuntu batetik gaian sakontzeko aukera emango duen jarduera bat garatuko da. Programari amaiera emateko, ARTIUMeko hezitzailea ikastetxera joango da berriz ere eta parte hartzaileek programaren alderdi esanguratsuenen inguruan gogoeta egingo eta eztabaidatuko dute.
Antzeko metodologia bat erabiliz, Loturak DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako programa bat da. Aurretik irakasleak aukeratu duen pelikula bat ikusi ohi du taldeak, zentro-museoan ikusgai dauden artelanen eta pelikularen argudioaren arteko lotura egiten da eta hortik aurrera gizartean, politikan eta ekonomian gaurkotasuna duten gaien edota belaunaldien arteko gatazkaren inguruko eztabaida sortzen da. Programa honen luzapen bat, Loturak + izenekoa, aukeratuz gero, jarraipena ematen zaio programari ikastetxean.
Hezkuntza Sailak beste bi jarduera arruntagoetan parte hartzeko aukera eskaintzen du gainera: ordubeteko bisitaldi gidatu batean –arte garaikidearekin lehen harreman bat izateko balio duena, baina irakaslearen interesaren edota ikasgaien inguruan antola daitekeena–, eta aurrekoaren antzeko bisitaldi bat, bi ordukoa, lantegian jarduera bat eginez jarraipena duena.
ARTIUMen eskolarako programa guztiak doakoak dira Caja Vital Kutxaren Gizarte Ekintzaren babesari esker. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe guztiek, Nafarroako, Errioxako, Burgosko eta Kantabriako askok, publikoak, pribatuak nahiz guraso kooperatibakoak izan, euskaltegien eta guraso elkarteek irailaren hasieratik dituzte aurtengo ikasturterako argitaratu diren liburuxkak, zentro-museoko bisitaldia hasieratik planifikatu ahal izateko. Liburuxka horietan irakasleei gogorarazten zaie ARTIUMen Hezkuntza Sailaren aholkua eska dezaketela eskainitako gaia edota lan dinamika aldatzeko. Orobat jakinarazten zaie ARTIUMek ikasleen behar bereziak kontuan hartzen dituela. Orain arte 90.000 ikasle baino gehiago abiatu dira egungo artearen eta kulturaren esperientzian ARTIUM en eskolarako programei esker.
Volver al listado