Berriak

Berriak

   Minimize

The Brontës taldeak denboraldi hasierako erakusketa berrien inaugurazioan joko du

iraila 22, 2011

Gasteizko hirukoteak bere azken diskoa, Vender la sombra, aurkeztuko du ARTIUMen
 

Denboraldi berriaren inaugurazioaren kontzertua. The Brontës
Urriaren 8an, larunbata, 22:00etan. Plaza aretoan
Sarrera: doan
Argibide gehiago  The Brontës myspace  Bideoklipa (Se terminó la suerteThe Brontës Facebook-en daude   Prentsa oharra (pdf)

ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, The Brontës taldearen kontzertu bat eskainiko du urriaren 8an, larunbata, erakusketen denboraldi berriaren inaugurazioa dela eta. Banda arabarrak 22.00etan joko du Plaza aretoan eta sarrera doan izango da. Bere musika rock eta pop erritmoen nahasketa bat da, eta musikarekiko duen amateur ikuspegia dela eta, musika independentearen esparruan etorkizun handiko taldea izatea lortu du. Lau urtez diskorik kaleratu gabe egon ondoren eta Ebrovisión jaialdian arrakasta handia izan eta gero, The Brontës-ek Vender la sombra bere azken diskoa –baina gaztelaniaz egindako lehena– aurkeztuko du ARTIUMen.

Urriaren 8an, larunbata, 22.00etan The Brontës taldeak ARTIUMeko erakusketen denboraldi berriaren inaugurazioan joko du. Hirukotea Gasteizen sortu zen 1995. urtean eta Iñaki Calzadak (baxua), Dani M. Arrizabalagak (bateria) eta Raúl Ramak (gitarra, ahotsa eta musika) osatzen dute. Pop-rock soinu indartsuak nahasten dituzte, modetatik urrunduz, eta beren buruak amateurtzat dauzkate, izan ere, musika egiteaz aparte lan “arruntak” ere egiten dituzte eta ez dute “musikatik bizi” nahi.

1998. urtean First maketarekin Imaginarock lehiaketaren lehenengo saria jaso zuten eta diru horrekin beren lehenengo diskoa, eta ospea eman ziena, atera zuten, Moon Time. Ondoren Mary and Jane eta Ways To nowhere etorri ziren. Azken honekin gainera, musika independentearen entzuleen artean arrakasta izatea lortu zuten.

Lau urtez ez dute disko bakar bat ere argitaratu, baina azken hilabetean Vender la sombra, gaztelaniaz egindako lehena –beste guztiak ingelesez dira– kaleratu dute eta ARTIUMen aurkeztuko dute. Kritikaren arabera disko hau heterogeneoagoa da, pop joera handiagoa du, eta hitz itsaskorrak.

ARTIUMek bost erakusketekin ekingo dio denboraldi berriari: Lau mugimendutan, Esther Ferrer-i buruzkoa, nazioarte mailan performatzaile garrantzitsuenetakoa den honek, performance bat egingo du urriaren 7an, ostirala, 17:30ean; Paperophanies, PRAXIS programaren barruan egingo den Jenny Marketou-ren proiektu bat; Egonaldiak. ARTIUM Bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak, ARTIUM Bildumaren proiektua eta bilduma bat egiteko estrategiak aztertzen dituena; Argia barrura, Carmelo Ortiz de Elgearen eta Jose Luis Zumetaren lanen sorta hautatua erakutsiko dituena; Araba, artearen agertoki garaikidea, Araba inspirazio iturri izan duten artista plastiko, idazle, musikagile eta zinemagileen lanen inguruko liburu erakusketa; eta Katastrofeak, gizarte garaikidean katastrofe kontzeptua aztertu nahi duen erakusketa pedagogikoa.


 

Volver al listado

Text/HTML

   Minimize

Youtube

 

Categorías

    Berriak Time

       Minimize
    Share |