Proiektua: herri lasterketa Errekaleor auzora
abuztua 30, 2011
"Bai arteak eta baita kirolak ere gizarte-lekeda gisa funtzionatzen dute", Iñaki Larimbe
Laguntzaileak: ERREKALEOR AUZOA. LABORATORIO DE PROYECTOS CSD+ID. ARABAKO ATLETISMO FEDERAZIOA. “LA BLANCA” ATLETISMO KLUBA. GOIAN ELKARTEA. ARTIUM. ARABAKO FORU ALDUNDIA.
Antolatzailea: Comando deportivo de acción social.
Prentsa txostena (pdf)
Arteak kirolari begiratzen dionean gehienez ere inspirazio bila izaten da, gai bila edo. Eta kirolak, berriz, bere alderdi batzuk berez artistikoak direla onartzen du (soinketa artistikoa, esate baterako). Horregatik behar-beharrezkoa da hibridazio hori gertatzea ahalbidetuko duten eta gure errealitateari buruzko eztabaida eta gogoeta piztuko dituen proiektuak, arteak eta kirolak elkarrekin dituzten baliabideak abiatuta.
Turismo kulturala, kulturaren baliatzea, hiriaren testuingurua edota kirolaren berrikuntza izango dira proposamen honetan jorratuko diren gaiak, eta bisitaldi gidatu bat, bizkarrekoen eta garaikurren lantegi bat eta Errekaleor auzorainoko herri lasterketa bat bilduko ditu.
LASTERKETA ETA BESTE JARDUERA BATZUK:
Aurretik "berotu" nahi baduzu: ARTIUMen kirol-bisitaldi gidatua
Bisita ezazu Zentro-Museoa footing-ean ari zarela!
Turismoa esperientzien industria garrantzitsua da. Kultura kontsumista eta ludikoa gure egunerokotasuna itotzen ari da. Lasterketa egingo den bisitaldi gidatu honek ez du kritika egiteko asmorik, baina gorputz ariketa eta gogoeta-ariketa eginez parte hartzeko gonbidapena da. Jar zaitez sasoian museoan.
Guztiek baterako ekintza honetan parte hartzeko kolaboratzaileak behar ditugu. Erreserbak: 945 20 90 20.
Irailaren 2an, ostirala. 19:00etan
Bizkarrekoen eta garaikurren lantegia
Errekaleor auzorainoko herri lasterketaren esparruan, “herri lasterketa” formatuari ezarritako berrikuntza sortzaileko kontzeptuak landuko diren lantegi batzuetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu lasterkariak. Garaikurren lantegian –artista baten gidaritza eta aholkupean- parte hartzaile bakoitzak bere garaikurra marraztu eta diseinatu ahal izango du. Norberak bere buruarentzat egingo du eta, beraz, bere buruari emango dio garaikurra. Garaikur guztien artean bat aukeratuko da Errekaleor auzoari oparitzeko. Bizkarrekoen lantegian, parte hartzaile bakoitzak lasterketan eraman nahi duen bizkarrekoa egingo du.
Urriaren 1ean, larunbata. 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Erronka: herri lasterketa Errekaleor auzora
“Herri lasterketa” tankeran, kultura eta gizarte ibilbide bat egingo da: Errekaleor auzoaren bisitaldia (gentrifikazio prozesu bat jasaten ari den Vitoria-Gasteizko auzoa: aurki eraitsi egingo da etxebizitza berriak eraikitzeko). Lasterketa ARTIUMen aurrean abiatuko da.
Urriaren 2an, igandea.
Nola eman izena?
Bai herri lasterketan eta bai lantegian parte hartzeko, bidali ezazu mezu elektroniko bat errekaleorenartium@gmail.com helbidera izen-abizenak, telefonoa eta zertan parte hartu nahi duzun adieraziz (lantegiak eta lasterketa / lasterketa)
Irailaren 30a, ostirala, baino lehen.
Ez duzu korrikarik egin nahi baina lankide gisa aritu nahi duzu?
Gurekin harremanetan jarri. Mugikorrekin, kamerekin, marrazkiak, testuak… egingo dituzten jendea behar dugu ("herri-kazetaritza").
-------------------
Argibide gehiago:
www.facebook.com/errekaleor
carreraerrekaleor.blogspot.com
errekaleorenartium@gmail.com
Volver al listado