Udan jardueraz eta erakusketaz beterik dator ARTIUM
uztaila 01, 2011
Kontzertuak, dantza, zinema, udako ikastaro bat eta erakusketak dira Zentro-Museoaren proposamen batzuk
Uda ARTIUMen
Uztaileko ostiral guztietan 1etik 29ra. 22:00etan. Ilunabarrean . Kontzertuak, dantza eta proiekzio bat
Uztailaren 7tik 9ra. Lanbroa ’11. Performance-jarduerei eta kutsadurei buruzko udako ikastaroa. Pelikulak,mintegiak, solasaldiak eta performanceak
Abuztuaren 18tik 28ra. 20:00etan. Zuzenean II. Musikari buruzko dokumentalak.
Erakusketak: VideoStorias. Angel Marcos, Sugandila BuztanaPlanifikazioa eta estrategia. Praxis: Itziar Barrio. Atzean, jai-taldearen amaieran. ARTIUM Bilduma. Ekintza errealetan oinarrituta. Ipuin asmatuak: haur liburuak marraztearen artea.
Ilunabarrean Lanbroa ’11 Zuzenean II Erakusketak Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, jardueraz betetako programazioa aurkeztu du aurtengo udarako. Uztailaren 1ean hasita, hileko ostiral guztietan Ilunabarrean programa eskainiko da, kontzertuak, dantza, eta irudia eta musika nahasten dituen zuzeneko proiekzio bat bilduko dituena. Gainera, uztailaren 7tik 9ra performance-jarduerei buruzko udako ikastaro bat egingo da, mintegiak, proiekzioak eta La Ribot-en edo Juan Dominguez-en –nazioartean ezagunak–, performanceak tartean direla. Abuztuan, musikari buruzko dokumentalen zinema ziklo bat egingo da kopa bat ardorekin lagundurik, eta uda osoan ARTIUMen erakusketak egongo dira ikusgai.
Uda Ilunabarrean programazioarekin hasiko da ARTIUMen. Ikuskizun ugariz gozatuko da uztaileko ostiral guztietan 22:00etatik aurrera Zentro-Museoaren kanpo aldean. Programa uztailaren 1ean hasiko da Veronica Ferreiro jazz abeslariaren kontzertu batekin eta uztailaren 8an jarraituko du Parade-ren –Antonio Galvañ-en musika proiektua–, kontzertuarekin. Uztailaren 15ean dantza garaikidearen txanda izango da Lucio Baglio-ren Entre otros, Matias Zanotti-ren Caer en querer (Love in fall) eta Janet Novas-en Marieta piezekin. Maobi talde frantsesaren zuzenean irudiztatutako kontzertu batekin jarraituko du programak, eta uztailaren 29an bukatuko da Maronda indie taldearen kontzertu batekin. Jarduera guztiak ARTIUM-en kanpoko aldean izango dira, doan.
Bestalde, uztailaren 7tik eta 9ra bitartean performance-jarduerei buruzko lehenengo ikastaroa egingo da. Lanbroa ’11-ren programa bi pelikulak, bi performancek, prozesuan dagoen lan batek, hainbat solasaldik eta mintegi batek osatuko dute. Hiru egunez Victor Iriarte, Chus Dominguez, Fenando Quesada, Juan Dominguez, Espe López, Txubio Fernandez de Jauregui eta La Ribot artista eta teorikoek ikastaroan, solasaldietan eta performanceetan parte hartuko dute.
Uztailaren 7an, osteguna, 18:30ean Florida zinemetan Lisandro Alonsoren bi pelikula proiektatuko dira –Los Muertos eta Fantasma– eta ondoren, solasaldi bat egongo da. Jarduera hau doakoa izango da.
Uztailaren 8an, ostirala, 20:00etan Juan Dominguez koreografoak Blue antzerki lana aurkeztuko du eta ondoren, 21:30ean, dantzariak eta antzezleek solasaldi batean parte hartuko dute. Azken egunean, uztailaren 9an, larunbata, 17:30ean Espe López eta Txubio Fernández de Jauregui Legaleón-T konpainiaren kideek, Neska eta mutila. Fikzioak performancearen prozesua aurkeztuko dute. 19:00etan biek Juan Dominguezek moderatutako solasaldi batean parte hartuko dute eta 20:00etan La Ribot koreografoak eta ikus-entzunezko artistak Llámame mariachi lana aurkeztuko du. Programa 21:30ean bukatuko da La Ribot-ek eta antzezleek egindako solasaldi batekin. Idoia Zabaleta, koreografo eta ikastaroaren komisarioak moderatuko du.
Hiru performanceetara joateko txartelak 15 euro balioko du, 8 euro, kide elkartuentzat, ikasleentzat eta antzerkiaren munduko profesionalentzat; performance baterako txartelak, berriz, 6 euro balioko du, 3 euro, kide elkartuentzat, ikasleentzat eta antzerkiaren munduko profesionalentzat
Zinema zikloa eta erakusketak
Bigarren urtez jarraian, abuztuaren 18tik, osteguna, 29ra, igandea –18,19,20 eta 21ean eta 25, 26,27 eta 28an– musikari buruzko dokumentalak proiektatuko dira Zuzenean II zinema zikloaren barruan. Pelikulak 20:00etan hasiko dira Emanaldi aretoan eta, gainera, bertaratzen diren pertsonei kopa bat ardo emango zaie. Pelikula bakoitzaren sarrerak 2 euro balioko du eta ziklo osorako txartelak 12 euro.
Zinema zikloa abuztuaren 18an, osteguna, hasiko da When you´re strange: A film about the Doors izeneko The Doors taldearen inguruko dokumental batekin eta hurrengo egunean jarraituko du The White Stripes: Under great white northern lights pelikularekin. Abuztuaren 20an, larunbata, Soul train: the hippest trip in America proiektatuko da, Estatu Batuetako musika beltza dokumentatu zuen programa baten inguruko film luzea, eta abuztuaren 21ean, igandea, Sex & Drugs & Rock & Roll: The live of Ian Dury ikusiko da, Ian Dury punk-rocker-aren bizitza kontatzen duen biopic-a.
Zuzenean II-ren bigarren astean, abuztuaren 25ean, Coming back for more proiektatuko da, Willen Alkema zuzendariak Sly musikaria aurkitzeko egindako bilaketa. Hurrengo egunean, abuztuaren 26an, ostirala, Scott Walker inguruko dokumentala, Scott Walker: 30 century man, eta abuztuaren 27an, larunbata Let´s get lost, Chet Baker tronpeta-jotzaile eta abeslariaren bizitzaren inguruko pelikula. Zikloa abuztuaren 28an, igandea, bukatuko da The devil and Daniel Jonston pelikularekin. Dokumental horrek Daniel Johnston egile, abeslari eta artista maniako depresibo iparamerikarraren istorioa kontatzen du.
Jarduerez gainera, ARTIUMeko erakusketak uda osoan ikusiko ahal izango dira: VideoStorias, hirurogeita hamarretan hasi eta gaur arteko espainiar bideo-artearen berrikuspen berezia eta aukeran, elkarrekin lotuak eta irekiak diren ibilbideak eskaintzen dituena; Angel Marcos-en Sugandila Buztana. Planifikazioa eta estrategia, bideoak, argazkiak eta instalazioak, botere sistemek arrisku egoeran bizirik iraun ahal izateko ihes egiteko mekanismoak sortzeko duten gaitasunari buruzko metafora osatzeko; Praxis: Itziar Barrio. Atzean, jai-taldearen amaieran: euskal artistak herriko jaien ikonografia eta gizarte erregistroak aztertu ditu, arte garaikidearen eta antropologiaren topaketa eta gatazkarako gune bat sortzeko; ARTIUM Bilduma. Ekintza errealetan oinarritua, Zentro-museoaren bildumako 90 lanek osatzen dute erakusketa eta errealitatearen eta fikzioren inguruan gogoeta egiten saiatzen da; eta Ipuin asmatuak: haur liburuak marrazketaren artea, liburutegiaren erakusketa da, haurrentzako liburuak marraztearen arteari eta irudiak literaturan –txikienen fantasia eta ikusizko gozamena pizteko– duen garrantziari buruzko liburu erakusketa.
Volver al listado