Uztaileko ostiral ilunabarrak musikaz, dantzaz eta proiekzioz beteko dira ARTIUM-en kanpo aldean
ekaina 29, 2011
Ilunabarrean programak, Veronica Ferreiro-ren, Antonio Galvañ-en eta Maronda-ren kontzertuez gainera, dantza garaikidea eta ilustrazioa eta zuzeneko musika elkartzen dituen proiektua eskainiko ditu
Ilunabarrean
Uztaileko ostiraletan
Kontzertuak: uztailaren 1ean, Verónica Ferreiro (myspace); uztailaren 8an, Parade. Antonio Galvañ (myspace); uztailaren 29an, Maronda (web orrialdea)
Dantza garaikidea: uztailaren 15ean, Entre otros, Lucio Baglio, Caer en querer, Matias Zanotti eta Marieta, Janet Novas.
Proiekzioa eta musika: uztailaren 22an, Maobi. ilustrazioa eta musika zuzenean.
Emanaldi guztiak 22:00etan ARTIUMen kanpoko aldean. Doan.
Argibide gehiago Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak uztaileko ostiral gauetarako aire zabaleko jarduera programa bat prestatu du: hiru kontzertu, zuzeneko musika eta ilustrazioa elkartzen dituen ikuskizuna, eta dantza garaikideko emanaldi bat. Ilunabarrenean uztailaren 1ean hasiko da Veronica Ferreiroren kontzertu batekin. Kontzertu hau, gainera, Vitoria-Gasteizko Jazzaharrean jazz kontzertuen programaren barruan dago. Beste kontzertuak Parade, Antonio Galvañen proiektua, eta folk eta pop espainiarra nahasten dituen Maronda bikotearen eskutik etorriko dira. Kontzertu horien aldamenean, ARTIUMek dantza eskainiko du Lucio Baglio-ren, Matias Zanotti-ren eta Janet Novas-en eskutik, eta Maobi taldearen zuzeneko musika eta irudia elkartzen dituen proiekzio bat ikusiko da. Jarduera guztiak ARTIUM-en kanpoko aldean izango dira hamarretatik aurrera.
Iaz bezala, musikaz, mugimenduz eta irudiz beteko ditu ARTIUMek uztaileko ostiralak, aire zabalean. Ilunabarrean uztailaren 1ean hasiko da, ostirala, Veronica Ferreiro abeslariaren kontzertuarekin. Kontzertu hau, gainera, Vitoria-Gasteizko Hirigune Zaharreko talde eta erakunde batzuen eta besteen artean antolatzen den Jazzaharrean programaren barruan dago. Veronica Ferreiro abeslari coruñarra da eta berak egindako abestiak eta jazz-eko, funk-eko eta neo-soul-eko beste artista garaikide batzuen lanen bertsioak elkartzen ditu. Ferreiro Gospel Factory abesbatzan hasi zen bakarlari gisa eta nahiz eta artista eta talde batzuekin eta besteekin elkarlanean aritu den, ARTIUMen bere taldeak, Veronica Ferreiro Band, lagundurik abestuko du.
Verónica Ferreiroren ondoren Parade-ri –zeinaren atzean Antonio Galvañ baitago– egokituko zaio uztailaren 8an. “Yeclako jenioa” 1994. urtean hasi zen proiektu honen liderra da da eta zientzi fikzioari eta pop musikari ezarritako teknologia bat egiten hasi zen. Musikaria ez ezik, Galvañ ekoizlea ere bada, eta disko askotan parte hartu du. Parade-k bere seigarren diskoa argitaratu berri du, Materia Oscura, ARTIUMen aurkeztuko duena eta umore beltzaz eta literaturako, komikietako eta zinemako erreferentziaz beterik dagoena.
Uztaileko hirugarren ostiralean, hilaren 15ean, dantza garaikideak hartuko du musikaren lekua, Lucio Baglio, Matias Zanotti eta Janet Novas dantzarien lanekin. Lucio Baglio-k Entre otros dantzatuko du, eta Matias Zanotti-k lagundurik Caer en querer (love in fall) bere lan berriaren prozesua erakutsiko du. Janet-Novas-ek, berriz, Marieta izeneko bakartsaioa eskainiko du. Lan horrekin estatuko zein nazioarteko jaialdietan egon da.
Bestalde, uztailaren 22an, ostirala, Maobi taldeak, lau musikarik –Gary Lawrence Soubrier (ahotsa eta gitarra), Arnaud Roy (arpa eta kora), Pascal Degale (bateria) eta Julien Desrante (baxua)– eta Aneal Seguezzi irudigileak osatua, ARTIUM-en kanpo aldean irudiztatutako kontzertu bat eskainiko du. Talde frantsesak rock-a, harpa. jazz inprobisazioak eta Afrikako soinu tradizionalak nahasten ditu pantailan musikaren erritmoarekin batera sortutako zuzeneko irudiekin. Azken hauek pantaila batean ikusiko dira.
Maobi Angulemako Nazioarteko Komiki Jaialdian hasi zen Le feu dedans (Barruko sua) ikuskizunarekin; desertuan bakarrik dabilen gizon baten istorioarekin hasten dena. Aurten taldeak ikuskizun horretan oinarritzen den disko bat kaleratu du, The fire within.
Ilunabarrean programaren azken eguna uztailaren 29a, ostirala, izango da. Egun horretan Maronda duoa osatzen duten Marc Greenwood-ek, La habitación roja taldearen kidea, eta Pablo Marondak mendebaldeko kostaldeko gitarra elektrikoen eta harmonien soinuak, eta folk estatubatuarra nahastuko dituzte iraganeko pop espainiarren erritmoekin. El fin del mundo en mapas diskoan aurten kaleratutako bere lehen albuma, Los Brincos, Pixies, Velvet Underground, Nacha Pop edota Radio Futura bezalako taldeen eragina nabarmentzen da. Kritikaren arabera, Maronda indie musikaren barruan dagoen talderik garrantzitsuenetariko bat da.
Ilunabarrean
Uztailaren 1ean, ostirala. 22:00etan
Kontzertua. Jazzaharrean 2011. Verónica Ferreiro.
Uztailaren 8an, ostirala, 22:00etan
Kontzertua. Parade
Uztailaren 15ean, ostirala, 22:00etan
Dantza Garaikidea. Lucio Baglio, Matias Zanotti eta Janet Novas
Uztailaren 22an, ostirala, 22:00etan
Proiekzioa eta musika. Maobi
Uztailaren 29an, ostirala. 22:00etan
Kontzertua. Maronda
Uztaileko ostiral guztietan ARTIUMen kanpo aldean.
Volver al listado