Berriak

Berriak

   Minimize

Art+Sound-ek Nudozurdo, estatuko indie talderik garrantzitsuenetako bat aurkeztuko du

ekaina 20, 2011

Madrilgo laukoteak bere azken diskoa, Tara motor hembra, aurkeztuko du ARTIUMen
 

Art+Sound. Nudozurdo
Ekainaren 24an, ostirala, 21:30ean. Plaza aretoan
Sarrera: 6 €. Kide elkartuak: 3 €
Txartel leihatilan aurretik salgai eta erreserbak www.atrapalo.com gunean
Argibide gehiago   Nudozurdo myspace    Bideoklipa   Prentsa oharra (pdf)

ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, 2011. urteko Art+Sound kontzertu programazioarekin jarraituko du Nudozurdo Madrilgo rock taldearen eskutik ekainaren 24an, ostirala, 21.30ean Plaza aretoan. Bere musika rock, post-rock eta pop erritmoen nahasketa bat da, eta kritikoen arabera beren zuzeneko emanaldiak espainiar estatuko onenetakoak dira. Nudozurdok bere azken lana aurkeztuko du ARTIUM-en, Tara motor hembra, aurtengo disko irrikatuenetako bat. Sarrerak sei euro balioko ditu, eta kide elkartuek hiru euro ordainduko dituzte. Aurretik txartel-leihatilan egongo dira salgai eta erreserbak www.atrapalo.com gunean egin ahal izango dira.

Art+Sound programak Nudozurdo talde indie-aren kontzertu batekin jarraituko du. Kritikak estatu espainiarreko egungo musikaren esparruan etorkizun handiko taldetzat jotzen du. Nudozurdo 2001. urtean hasi zen eta harrezkero hiru disko argitaratu ditu, azkena, eta ARTIUMen aurkeztuko duena, Tara motor hembra (2011).

Laukotea Metak (baxua), César de Mosteyrínek (gitarra eta teklatua), Leopoldo Mateosek (gitarra, teklatuak eta ahotsa) eta Josechu Gomezek (bateria) osatzen dute eta rock-a esploratzen du post-rock eta pop soinuak nahastuz. Zuzeneko emanaldiak taldearen alderdi garrantzitsua dira, izan ere, berezko atmosfera, estugarri eta energiaz beterikoak sortzen dituzte. Beren letrek, beti zirraragarriak, hipnotizatzen duen giro batez inguratzen dute entzulea.

Taldea Madrilen jaio zen eta 2002 urtean bere lehen disko izen berekoa grabatu zuen. Sei urte geroago bere bigarren diskoa kaleratu zuen, Sintética. Azken disko hau dela eta, hedabideek 2008. urteko talde hoberenetarikoen artean kokatu zuten eta 2009. urtean, jendeak bozkatu ondoren, urteko Errebelazio-Taldearen saria jaso zuen UFI-ren (Unión Fonográfica Independiente) eskutik.

Bere bigarren diskoarekin lortutako arrakastaren ondoren, taldeak lehenengo diskoa berriro kaleratzea erabaki zuen, oraingoan diseinu berri batekin, argitaratu gabeko argazkiekin eta letra guztiekin osatutako liburuxka batek lagundurik. Bere azken albuma, Tara motor hembra, 2010. urteko urriaren eta azaroaren artean grabatu zen, hamar abestik osatutako CD batean eta binilo batean.

Kritikaren arabera, Tara motor hembra–k Nudozurdo indie talderik garrantzitsuenetarikoen artean kokatzen du berriro. Kontzertuan Sueño demo, frustrazioaz hitz egiten duena; No me toqueís, abesti geldoa eta erdiragarria, edota Prometo hacerte daño, gitarra soinuekin eta xuxurlatutako ahotsarekin, entzun ahal izango dira.

Nudozurdok jaialdi batzuetan eta besteetan jo du, esate baterako, Sonorama-n, FIB Heineken-en edo South Pop-en eta Ameriketan barrena biran ibili da. Gainera, taldeak Lagartija Nick-ekin jo du eta Antonio Ariasi lagundu dio bere bakarkako karreraren aurkezpenean. Banda hurrengo lana prestatzen ari da, eta taldekideen esanetan “dantzatzeko” izango da.
 

Volver al listado

Text/HTML

   Minimize

Youtube

 

Categorías

    Berriak Time

       Minimize
    Share |