Juan Kruz Igerabide idazleak Jorge Oteizaren Mirador, mirando eskultura aukeratu du Arterako Hitzak programarako
ekaina 07, 2011
Haur literaturako egileak euskaraz egingo du hitzaldia
Arterako hitzak
Juan Kruz Igerabidek Jorge Oteiza aukeratu du: Mirador mirando, 1958 (ARTIUM Bilduma)
Ekainaren 8an, asteazkena. 20:00etan. Emanaldi aretoan (Euskaraz)
Doako jarduera.
Babeslea: Mondragón Lingua
UPV/EHU-ko kredituak Argibide gehiago Liburutegiko katalogoa Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Arterako hitzak programarekin jarraituko du Juan Kruz Igerabide literatura eta haur poesiako idazlearen euskarazko hitzaldi batekin ekainaren 8an, asteazkena, 20:00etan Emanaldi aretoan. Igerabidek Jorge Oteizaren Mirador mirando eskultura aukeratu du, Zentro-Museoaren Bilduman dagoena eta kanpoko plazan aurkitzen dena. Orain dela gutxi, Julio Llamazares idazlea eta Sari Nazionaleko finalistak Juan Manuel Diaz Caneja-ren Paisajes margolanari buruzko bere iritzia eman zuen hitzaldi batean. Jarduera hau Mondagon Linguaren babesarekin egingo da eta EHU-UPV-ren kredituak lortzeko balioko du.
Juan Kruz Igerabide (Aduna, Gipuzkoa, 1956) euskal filologian doktorea eta haur eta gazte literaturako idazleak, ARTIUM Bildumako Jorge Oteizaren Mirador mirando lana aukeratu du Arterako Hitzak programarako. Igarabidek irakasle ikasketak egin zituen eta irakasle gisa aritu zen euskal filologian doktoregoa lortu arte. Egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da eta haur poesiaren inguruko ikerketak egin ditu. Bularretik mintzora: haurra, ahozkotasuna eta literatura (Erein, 1993) liburuan, adibidez, ahozkotasun tradizionalaren ikuspuntutik aztertu du haur literatura.
Nahiz eta bere lan gehienak irakurle gazteei zuzenduta egon, Juan Kruz Igerabidek 1984. urteko Notre Dameko Oihartzunak (Elkar) helduentzako liburuarekin eman zuen bere burua ezagutzera. 1999. urtean Euskadi Saria jaso zuen Jonas eta Hozkailu beldurtia (Everest) liburuagatik, bakardadearen beldurrari buruzkoa, eta 2002. urtean Espainiako Kritikak Mailu isila (Alberdania) poema liburua saritu zuen, egun normal batean pertsona batek dituen jakin-nahiei buruzkoa.
1992. urtean argitaratutako Begi-miniaren poemak (Erein) liburuarekin haur eta gazte literatura idazten hasi zen. Bere idazlan nagusien artean Haur korapiloak (Pamiela, 2003), Mintzo naiz isilik (Elkar, 2001) eta Gorputz osoko poemak (Aizkorri, 2005) poema liburuak aurkitzen dira. Gainera, Igarabidek hogei ipuin baino gehiago idatzi ditu. Ipuin askotan Grigor izeneko pertsonaia baten bitartez gizon-emakumeen arteko harremanak eta euren beldurrak azaltzen ditu.
Bere azken lanen artean Hauts bihurtu zineten (Alberdania, 2005) helduentzako liburua dago, frankismoaren azken urteetan Euskal Herriko auzo baten bizitza kontatzen duena, eta haur eta gazte literaturako hainbat liburu, esate baterako, Misterioa argitu arte (Elkar, 2010) eta Jonasek arazo potolo bat du (Aizkorri, 2011).
Juan Kruz Igerabidek Jorge Oteizaren Mirador mirando eskultura aukeratu du Arterako Hitzak programan parte hartzeko. ARTIUM Bildumakoa da eta Zentro-Museoaren kanpoko plazan aurkitzen da. Eskultura korten altzairuz egina dago eta bi metro zabal eta gora da. Altzairu xaflek espazio zati bat mugatzen dute, erdi itxia eta bere baitako hutsean bildua dagoen kutxa bat eginez.
Arterako Hitzak programa literatura eta artea uztartzen saiatzen da euskarazko eta gaztelaniazko idazleen bitartez. Kirmen Uribe, Toti Martinez de Lezea, Espiro Freide, Ángeles Caso edo Manuel Rivas idazleek adibidez, ARTIUM Bildumako lan bat aukeratu dute eta bakoitzak bere istorioa kontatu du. Joan den maiatzean Julio Llamazares Sari Nazionaleko finalistak Juan Manuel Díaz Caneja-ren Paisajes margolana aukeratu zuen.
Volver al listado