Berriak

Berriak

   Minimize

Societat Doctor Alonsok La Glorieta aurkeztuko du ARTIUMeko Elkar jotzeak programaren barruan

ekaina 02, 2011

Elkar jotzeak eszenari lotutako era bateko eta besteko proiektuak biltzen ditu, museoa bera inspirazio iturri harturik
 

Eszena garaikidea. Elkar jotzeak
Ekainaren 4an, larunbata, 19:00etan
La Glorieta. Societat Doctor Alonso
UPV/EHU-ko kredituak. Doako jarduera
Argibide gehiago  Societat Doctor Alonso  Chus Dominguez   Prentsa oharra (pdf)


ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, ekainaren 4an (larunbata) 19:00etan Sofia Asencio-k eta Tomás Aragay-k osatutako Societat Doctor Alonso taldearen La Glorieta proiektu eszenikoa aurkeztuko du Espe Lopez antzezlearen, Chus Dominguez ikus-entzunezkoen egilearen, Idoia Zabaleta koreografoaren, Igor de Quadra antzezle-pedagogoaren eta Txubio Fernandez antzezlearen parte hartzearekin. La Glorieta arte-adar batzuetako eta besteetako eta toki askotako artisten arteko elkarbizitza eta ideia truke baten ondorioz sortu da. Ikerketa proiektu hau Elkar jotzeak programaren barruan dago, zeinaren bidez ARTIUMek arte-adierazpide batzuk eta besteak elkartu nahi dituen. Gainera, Elkar jotzeak-en ekimenetan parte hartuz gero, UPV/EHU-ko kredituak lor daitezke.

Elkar kotzeak programari amaiera emateko –ARTIUM “erasoan hartzera” eta egun batzuez bertan bizitzera gonbidatzen duena– Societat Doctor Alonsok La Glorieta sortze proiektua aurkeztuko du ekainaren 4an, arratsaldeko 19:00etan. Zortzi egunez antzerki talde honen kideak –Sofia Asencio dantzari eta antzezlea eta Tomás Aragay antzerki zuzendaria– eta adar batzuetako eta besteetako artistak –Espe Lopez antzezlea, Chus Dominguez ikus-entzunezkoen egilea, Idoia Zabaleta koreografoa, Igor de Quadra antzezle-pedagogoa eta Txubio Fernandez antzezlea– elkarrekin bizi izan dira Azala sortzeko gunean eta ARTIUMen bertan, sorkuntza eszenikoaren inguruko beste ikuspegi, jardun eta irizpide batzuk aztertzeko. Artista parte hartzaileek elkarbizitza horren ondorioz sortzeko mapa komun bat marraztu nahi dute. Baina horrek ez du esan nahi guztien interesak norabide berean joan behar dutenik. Mapa horrek baldintzatuko du La Glorieta antzerki proiektu berriaren aurkezpena nolakoa izango den larunbatean, ekainak 4, ARTIUMen.

Elkar Jotzeak programak artista batzuen eta besteen egitasmo artistikoak biltzen ditu, eszenari eta performanceari loturikoak, bereziki, eta sortze prozesuan zehar ARTIUM “erasoan hartu” eta bertan bizi direnak, arteaz elikatzeko. Askatasun osoz eta ordutegirik gabe, museoa bera eta artelanak inspirazio iturri bihurtzen dira eta sortze prozesuaren zati. Ekimen honen bidez, Zentro-Museoak artearen adierazpide batzuk eta besteak elkartzea bultzatu nahi du, sorkuntza artistikoetarako toki eta akuilu izanez. Museoan eta Azala sortzeko gunean egonaldi labur bat egin ondoren, artista gonbidatuek prozesu horiek eta sortutako ideia eta zalantzak aurkeztuko dizkiete ikusleei.

Urte osoan zehar Societat Doctor Alonsoren kideak artearen adar batzuetako eta besteetako artistekin elkartuko dira era guztietakoiritziak entzuteko eta beren lana berregiteko. Espe Lopez antzezlea, Chus Dominguez ikus-entzunezkoen egilea eta Idoia Zabaleta koreografoa prozesu honen parte dira, eta zortzi egunez, eta gonbidatu gisa, Igor de Quadra antzezle-pedagogoak eta Txubio Fernandez antzezleak ikerketan parte hartu dute.

Idoia Zabaleta koreografoa, biologoa eta Moaré Danza Gasteizeko Dantza eta Gorputz Lengoaiaren Elkartearen sortzailea da. Bere lan batzuk sortze prozesuen ekologiarekin eta interpreteen (antzezlea bera eta ikusleak) arteko erritmoekin, tentsioekin eta harremanekin loturik daude. Bere koreografiak jaialdi eta nazioarteko topaketa ugaritan egon dira.

Chus Dominguez ikus-entzunezkoen egile leondarra Piensan las manos ikus-entzunezko taldearen sortzaileetako bat da eta bere lan nagusiak zinemapoemak eta sortze prozesuak ikus-entzunezkoen arlora eramatea dira. Dominguez-ek Iruñeko Punto de Vista Zinemaldian parte hartu du Notas de lo efimero lanarekin. Film labur hori Punto de Vista zinema zikloan ikusi ahal izango da ARTIUMen. Gainera, prozesu guztia grabatzen ari da ikus-entzunezko proiektu bat egiteko.

Espe Lópezek, berriz, Ginebran, Frantzian eta Espainian hartu zuen antzezle hezibidea eta Irungo Legaleón-T teatro konpainian lan egiten du 1986. Urtean hasita. 1994. urtetik aurrera L´Alakran konpainia suitzarrarekin batera ere aritzen da elkarlanean eta bigarren honekin mundu osoan barrena ibili da. Orain dela urte batzuetatik hona, sorkuntza artistiko berriei ateak ireki nahian, ikusleekiko harremana eta beste ikuspuntu batzuk ikertzen ditu.

Tokiko gonbidatuak Igor de Quadra eta Txubio Fernandez antzezleak dira. De Quadra Psikologian lizentziatua da eta Londresko International School of Corporeal Mime-n antzerkia ikasi zuen. Aktore bilbotarrak gorputz-antzerkiaren inguruko lantegiak ematen ditu eta hainbat koreografia sortu ditu. Txubio Fernandez gasteiztarrak eskarmentu zabala du antzezle moduan antzerkigintzan, zineman eta telebistan. Pagafantas edo Un poco de chocolate pelikuletan lan egin du eta Vaya semanita edo Qué vida más triste telesailetan agertu da, besteak beste.

 

Volver al listado

Text/HTML

   Minimize

Youtube

 

Categorías

    Berriak Time

       Minimize
    Share |