Julio Llamazares idazleak Juan Manuel Diaz Caneja-ren Paisaje lana aukeratu du Arterako Hitzak programarako
maiatza 24, 2011
Literaturako Sari Nazionaleko finalistak artea eta literatura uztartzen dituen mintzaldia eskainiko du
Arterako hitzak
Julio Llamazaresek Juan Manuel Diaz Caneja aukeratu du: Paisaje, 1972 (ARTIUM Bilduma)
Maiatzaren 25ean, asteazkena, 20.00etan. Emanaldi aretoan
Doako jarduera. UPV/EHU-ko Kredituak
Argibide gehiago Liburutegiko dossierra Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Arterako hitzak programarekin jarraituko du Julio Llamazares kazetari eta Literaturako Sari Nazionaleko finalista izan zenarekin maiatzaren 25ean, asteazkena, 20:00etan Emanaldi aretoan. Llamazares-ek Juan Manuel Diaz Caneja-ren Paisaje aukeratu du, 1972ko data daraman margolana eta Zentro-Museoaren Bilduman dagoena. Llamazares-ez gainera,euskaraz eta gaztelaniaz idazten duten hainbat idazlek parte hartu du programan, esate baterako, Bernardo Atxagak, Angel Errok edo Lucia Etxebarriak. Guztiek ARTIUM Bildumako lan bat aukeratu dute eta bakoitzak bere erara istorio bat kontatu du.
Julio Llamazares (Vegamián, León, 1955) kazetariak eta nobela, poesia, saiakera idazleak edo zinema-gidoilariak, ARTIUM Bildumako Juan Manuel Diaz Caneja margolariaren Paisaje lana aukeratu du Arterako hitzak programarako. Llamazares zuzenbidean lizentziatu zen eta abokatu lana utzi ondoren, kazetari eta idazle moduan hasi zen. 1979. urtean La lentitud de los bueyes liburuarekin poeta gisa plazaratu zen eta bi urte geroago, 1981. urtean, El entierro de Genarín saiakera kaleratu zuen.
1982. urtean Jorge Guillén Saria jaso zuen Memoria de la nieve biografiagatik eta bere lehenengo bi nobelak, Lunas de lobos (1985) eta La lluvia amarilla (1988), Literatura Sari Nazionaleko finalistak izan ziren. Llamazaresek genero batzuk eta besteak landu ditu, besteak beste, poesia, bidaia-literatura, kazetaritza kronika, nobela, kontakizun laburra edo zinema-gidoia.
Bere idazlanen zati handi bat bere haurtzaroko gertaera batekin lotuta daude: bere herrian urtegi bat egin zuten eta bera eta bere familia Olleros de Sabero-ra mugitu behar izan ziren. La lluvia amarilla liburua, adibidez, Aragoiko Pirinioetan dagoen herri abandonatu bateko biztanle bakarraren bakarrizketa da eta herrian bizi izan ziren pertsonez –herria utzi zutenak eta hil direnak– gogoratzen da. El río del olvido (1985) liburuan, idazlea bere haurtzaroko paisaietara itzultzen da, Curueño ibaiaren ertzetatik egindako bidai baten bitartez.
Bidaia-literaturan ere nabarmendu da Cuaderno de Duero (1999) edo Las rosas de Piedra (2006) liburuekin eta El techo del mundo (1995) Felipe Vega-k zuzendutako pelikularen eta Flores de otro mundo (1999) Iciar Bollain-ek zuzendutako pelikularen gidoiak idatzi ditu. Bere azken lana, Tanta pasión para nada (2011) urteetan idatzitako ipuinen bilduma da eta bertan agertzen diren pertsonaiek bizitzea alferrikako pasioa dela deskubritzen dute.
Julio Llamazares-ek Juan Manuel Diaz Caneja-ren Paisaje margolana aukeratu du Arterako hitzak programan parte hartzeko, frankismoaren zentsura saihesteko margolariak egiten zituen Gaztelako paisaietan –bere lanetan etengabea izango dena– inspiratua. Margolariaren lanak zatikatze geometriko bat aurkezten du ilun koloretsu batekin konbinaturik. Marroiak eta lur koloreak dira nagusi, baina gama kromatiko zabalagoa ikusten da.
Arterako hitzak programa literatura eta artea uztartzen saiatzen da euskarazko eta gaztelaniazko idazleen bitartez. Kirmen Uribe, Toti Martinez de Lezea, Espiro Freide, Ángeles Caso edo Manuel Rivas idazleek adibidez, ARTIUM Bildumako lan bat aukeratu dute eta bakoitzak bere istorioa kontatu du.
Volver al listado