ARTIUMen Joaquín Marta Sosa, Abbas Khider eta Kepa Murua idazleak elkartuko dira poesia errezitaldi baterako
maiatza 19, 2011
Hego Amerikako, Ekialde Hurbileko eta Euskal Herriko poesia bilduko dute "Hiru ahotsetara"
Hiru ahotsetara: poesia errezitaldia
Joaquin Marta Sosa, Abbas Khider eta Kepa Murua
Maiatzaren 23an, astelehena, 20.00etan
Laguntzaileak: Goethe Institutua, Literaktum eta Euskadiko Idazleen Elkartea
Argibide gehiago Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak poesia errezitaldia antolatu du Joaquin Marta Sosa venezuelar idazlearekin, Abbas Khider irakiarrarekin eta Kepa Murua zarauztarrarekin. Hiru ahotsetara izena eman zaion jarduerak egungo munduko literaturako hiru poeta handi bilduko ditu kultura anitzeko topaketa batean maiatzaren 23an, 20:00etan, Emanaldi aretoan. Jarduera Goethe Institutuaren, Literaktumaren eta Euskadiko Idazleen Elkartearen laguntzarekin egingo da.
Idazlea eta Caracas-eko Simon Bolivar Unibertsitateko irakaslea den Joaquin Marta Sosa Nogueira, Portugalen jaio zen, baina oso gaztea zelarik Venezuelara immigratu zuen familiarekin. Sosa poeta venezuelar garrantzitsuenetariko bat da egun, eta Venezuelako Hizkuntza Akademian E letradun aulkia dauka 2010. urteaz geroztik. Gainera, El Diario de Caracas egunkariaren zuzendaria eta Venezolana de Televisión-en presidentea izan da.
Nahiz eta orain dela lau hamarkada poesia sortzen hasi –Victor Jararekin batera Cuando seas grande abesti herrikoia idatzi zuen– literaturari, estetikari, hezkuntzari eta sozio-politikari buruz ere idazten du. Dozena bat liburu kaleratu ditu, horien artean Las manos del viento (Bartleby Editores, Madril, 2002), Domicilios de mar (Libri Amicis, Caracas, 2003) eta El río solitario (Libri Amicis, Carcas, 2004) poema liburuak. Bere azken bi liburuetan, Campanas de Nogueira eta GANGIA kartografia batzuen eta besteen metafora pribatuan sakontzen du, haurtzaroko herriaren eta heldutasunean ezagututako Indiaren artean.
Abbas Khider Bagdaden jaio zen 1973. urtean eta Berlinen bizi da. Arrazoi politikoak direla eta, eta bi urte preso eman ondoren, Khiderrek ihes egitea lortu zuen 1996. urtean. Harrezkero, Libian, Tunisian eta Txaden ibili da errefuxiatu gisa 1999. urtean Alemaniara heldu arte. Municheko eta Potsdameko Unibertsitateetan filosofia eta literaturan lizentziatu zen eta prosa eta olerki lanengatik sari ugari jaso ditu, esate baterako, etorkizun handieneko idazle gaztearen Adelbert von Chamisso saria 2010. urtean Der falsche Inder (Gezurrezko indiarra, 2008) nobelagatik.
Bere lanen artean Massaker im Hausgarten ( Sarraskia lorategian, 2008) arabieraz idatzitako poema liburua eta bere bigarren nobela Die Orangen den Prësidenten (Presidentearen laranjak, 2011) daude. Azken honetan, Sadam Husseim-en Baaz alderdiak gobernatzen zuen garaiko kartzela batean gazte baten atxiloketa, galdeketa eta jasaten dituen torturak kontatzen ditu.
Hiru ahotsetara poesia errezitaldian Kepa Murua zarauztarrak ere parte hartuko du. Idazlea eta Bassarai editorialaren zuzendaria Abstemio de honores, Cavando la tierra con tus sueños, Siempre conté diez y nunca apareciste, Un lugar por nosotros, Cardiolemas, Las manos en alto, Cantos del dios oscuro eta No es nada poesía liburuen egilea da.
Gainera, La poesía y tú, La poesía si es que existe eta Del interés del arte por otras cosas saiakera liburuak eta artista-liburuak ere idatzi ditu. Azken horien artean aipatzekoak dira Cuando cierras los ojos Jabier Herreroren irarlanekin eta Poemas del caminante, AFC Mintxoren ilustrazioekin. Bere azken lana, Poesía sola, su última premonición errealitatearen eta irudizkoaren artean aurkitzen da eta poemak bere egunerokotasunean gertatzen zaizkion gauzen kontaketak dira.
Volver al listado