Bartzelonako L´escombrofònica-k birziklatutako musika tresnak joko ditu ARTIUM-en Museoen Nazioarteko Eguna dela eta
maiatza 16, 2011
Ospakizuna erakusketa, hitzaldi, familientzako lantegi, bisitaldi gidatu eta dantzako inprobisazioen bidez osatuko da
Museoen Nazioarteko Eguna
Museoak eta oroitzapena (k)
Maiatzaren 20an, ostirala
Hitzaldia. Fernando Castro Flórez (arte kritikaria). 19:00etan
Erakusketa-inaugurazioa. Sugandila buztana. Ángel Marcos. 20:00etan
Maiatzaren 21ean, larunbata
Bisitaldi gidatuak. 12:00etatik 19:00etara. Erreserbak: 945 20 90 20
Familientzako lantegiak. 12:00etatik 13:30era eta 16:30etik 18:00etara.
Dantzako inprobisazioa. Bi emanaldi: 18:00etatik 19:00etara eta 20:00etatik 21:00etara. Doako jarduera. Toki mugatua.
Kontzertua. L´escombrofònica de Barcelona. 21:30ean. Doako jarduera. Toki mugatua.
Argibide gehiago Bartzelonako l´escombrofònica Entzun itzazu orkestraren musika tresnak Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak jarduera egitarau zabala eskainiko du maiatzaren 20an, ostirala, eta 21an, larunbata, Museoaren Nazioarteko Eguna dela eta. Jardueren artean Bartzelonako l´escombrofònica-ren kontzertua egongo da, zeinek birziklatutako musika tresnak jotzen dituen, eta Ángel Marcos-en Sugandila buztana erakusketa berriaren inaugurazioaren aurretik Fernando Castro Flórez arte kritikariaren hitzaldia izango da. Gainera, larunbatean, bisitaldi gidatuak, familientzako lantegiak eta Dantzako Inprobisazioa Erakusketa Aretoetan ekimenaren V. edizioa egongo dira. Jarduerak doakoak izango dira eta Sugandila buztana erakusketaren inaugurazioa dela eta, asteburu osoan, maiatzaren 20tik 22ra bitartean, Zuk nahi duzuna tarifa ( zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat) egongo da indarrean.
Urtero legez, Zentro-Museoak bat egingo du Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko ICOM-ek (Nazioarteko Museo Kontseilua) bultzatu duen ekimenarekin. Aurten ICOM-ek museoek gizarteen kultur ondareak gordetzeko egiten duten lan garrantzitsua nabarmendu nahi du. Museoak eta oroitzapena(k) goiburuak, oroitzapen bakar bat ez dagoela dakar gogora, norbanakoen oroitzapen asko baizik, lurralde baten talde-iruditeria osatzen dutenak, eta hori ere gorde beharreko ondarea dela.
Aurten ARTIUM-ek ikusleak harrituko ditu Bartzelonako l´escombrofònica-rekin maiatzaren 21an, larunbata, 21:30ean Ekialde Goikoa aretoan. Luiz Simoes artistak sortutako orkestra honek birziklatutako materiala erabiltzen du musika tresnak sortzeko eta jotzeko. Taldeak Música para 19 cosas eta Requiem para 2 basurófonos lanak joko ditu. 2004. urtean Luiz Simoes-ek kalean aurkitutako materialekin bi musika tresna egin zituen : biolontxelo bat eta kontrabaxu bat, basuróphonos deitutakoak. Geroago zabor-kamioiaren zaratan oinarritutako musika ondu zuen eta 2006. urtean Requiém para 2 basuróphonos aurkeztu zuen, ikus-entzunezko instalazio bat, egunero sortzen den hondakin piloaren argazki batek lagundurik eta egun bakar batez desagertuz uzten dugun hutsunea irudikatzen duten hiru margolanen gainean proiektatua.
2009. urtean Simoes-ek berak sortutako orkestra batentzako egindako musika pieza bat ontzen hasi zen eta horrela, Música para 18 cosas eta Bartzelonako l´escombrofònica sortu zituen. Lanak pertsonengandik edota gauzetatik espero duguna zalantzan jartzen du eta Stev Reich-en Música para 18 músicos musika-lanean izan zuen inspirazio iturria. Luiz Simoes-ek biologiako karrera utzi, eta argazkilaritza lanak egiten hasi zen lehenengo, eta geroago, artearen adar batzuk eta besteak lantzen hasi zen, eskultura, idazkera, ikus-entzunezkoak eta musika, besteak beste. Diziplina anitzeko artista hau existentziaren inguruan gogoeta egiten saiatzen da bere lanetan, dena hauskorra eta ezin itzulizkoa dela gogoratuz. Jarduera hau doakoa da, tokia mugatua da eta gonbidapenak ARTIUM-eko txartel-leihatilan jaso daitezke.
Bestalde, maiatzaren 20an, ostirala, Ángel Marco-en Sugandila buztana erakusketaren inaugurazioa izango da eta ordubete lehenago, 19:00etan, Fernando Castro Flórez arte kritikariak Ibilian: artelanez inguraturik hitzaldia emango du. Ángel Marcos-ek sugandila buztanaren metafora erabiliz –osoaren zati den narrastiaren elementu behar izanez gero bazter utz daitekeena– gizarteak gizarte-osotasunari eusteko diseinaturiko sistema antolatuak direla azaltzen du. Era askotako argazki eta objektuek osatzen dute erakusketa, munduari berriz begiratzera eta politikaren, ekonomiaren eta gizartearen inguruan gogoeta egitera gonbidatzen dutenak.
Maiatzaren 21an, larunbata, ARTIUM-ek museoaren eta bertako erakusketen bisitaldi gidatuak eskainiko ditu, Sugandila buztana eta VideoStorias barne, 12:00etatik 19:00etara eta 6 eta 11 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako lantegi irekiak egingo dira 12:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 18:00etara. Lantegietarako ez da beharrezkoa aurretik erreserba egitea eta bisitaldi gidatuetarako 945 20 90 20 telefonora dei egin daiteke.
18:00etatik aurrera eta bi emanalditan –18:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 20:00etara– Ekintza errealetan oinarriturik erakusketaz baliatuz, Ember dantza taldeak –Laura Arís eta Jorge Jauregi dantzariek osatua–, dantzako inprobisazioa egingo dute. Izaskun Santamaría, Amaia Pascual, Helena Golab eta Jorge Lastra dantzariek, berriz, VideoStorias eta Sugandila buztana erakusketak ibiliko dituzte. Museoan egiten den Dantzako Inprobisazioa Erakusketa Aretoetan ekimenaren V. edizioa izango da hau eta adierazpen eta lengoaia artistiko batzuen eta besteen arteko elkarrizketa bat sortzea du helburu. Jarduera doakoa da, tokia mugatua, eta gonbidapenak ARTIUM-eko txartel-leihatilan jaso daitezke.
Ángel Marcos-en Sugandila buztana erakusketaren inaugurazioa dela eta, asteburu osoan, maiatzaren 20tik 22ra, Zuk nahi duzuna tarifa (zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat) egongo da indarrean. Gainera, hitzaldia, inaugurazioa, dantzako inprobisazioa erakusketa aretoetan eta kontzertua doakoak izango dira (toki mugatua).
MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA
Museoak eta oroitzapena (k)
Maiatzaren 20an, ostirala
19:00etan. Inauguratu aurreko hitzaldia. Fernando Castro Flórez (arte kritikaria). Doako jarduera
20:00etan. Ángel Marcos-en Sugandila buztana erakusketaren inaugurazioa. Doako jarduera
Maiatzaren 21ean, larunbata
12:00etatik 17:30era. Zentro-museoaren eta bertako erakusketen bisitaldi gidatuak. Erreserbak: 945 20 90 20
12:00etatik 13:30era eta 16:30etik 18:00etara. 6-11 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako lantegi irekiak. Ez da beharrezkoa aurretik erreserba egitea.
Dantzako inprobisazioa erakusketa aretoetan. Bi emanaldi: 18:00etatik 19:00etara eta 20:00etatik 21:00etara. Doako jarduera. Toki mugatua.
21:30ean Kontzertua. L´escombrofònica de Barcelona. Ekialde Goikoa aretoan. Doako jarduera. Toki mugatua.
Maiatzaren 20tik 22ra bitartean Zuk nahi duzuna tarifa ( zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat)
Volver al listado