ARTIUMek VideoStorias erakusketaren inguruko jarduerak eskainiko ditu maiatza osoan
apirila 27, 2011
Hitzaldi jardunaldi batzuek Estatuko bideoarteko aditu nagusiak bilduko dituzte
Pantaila borroka-k parte hartzaileen arteko Web-eko edukien gurutzaketak proposatzen ditu
VideoStorias erakusketarekin lotutako jarduerak
La isla de hidrógeno liburuaren aurkezpena
Esparruak, testuinguruak, ibilbideak: VideoStorias.
Pantaila borroka, Web-eko edukien proiekzio anizkuna
Maiatza osoan.
Sarrera doan. Toki mugatua
UPV/EHU-ko kredituak Argibide gehiago La isla de hidrógeno Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak VideoStorias erakusketa berriaren inguruko jarduerak egingo ditu maiatzean. Hauek, bideoartearen historian eta egungo egoeran sakontzeko aukera emango dute. Ekimenak, La isla de hidrógeno liburuaren aurkezpenak, Esparruak, testuinguruak, ibilbideak — hizlarien artean Guadalupe Echevarria, Antoni Mercader, Eugeni Bonet eta Gabriel Villota izango dira, besteak — eta pantaila borroka jarduerak osatzen dute. Azken honek bideoari eta Internetek dituen baliabideei hurbilpen aktiboa proposatzen du. Sarrera doan da eta jarduera honekin UPV-EHU-ko kredituak lor daitezke.
La isla de hidrogeno liburuaren aurkezpena PSJM osatzen duten bi artistek, Cynthia Viera-k eta Pablo San José-k, egingo dute. Biek zenbait euskarritan work in progress delako bat garatu dute La isla de hidrógeno izenpean: 3Dko inprimagailu baten bidez egindako eskultura bat, 3Dko bideo bat eta Emanaldi aretoan maiatzaren 3an 20:00etan aurkeztuko duten nobela. Pieza osoa VideoStorias erakusketaren parte da.
La isla de hidrógeno energia planta txiki baten sorkuntzarekin hasten da, eguzki-energia eta hidrogenoa metatzen duena, elegia. Lorategi bat dauka, urmael bat eta musika edota izpi A ultramoreak kontsumitu daitezke. Era honetara, PSJM-k sinbolo moduan erabiltzen ditu zerbitzu hauek, zeintzuen erreferentzi puntua egungo bizitzeko era den eta utopia entropika-ren baitan aurkitzen diren, proiektu osoa biltzen duen kontzeptua.
ARTIUM-en aurkeztuko duten nobelak instalakuntza horrekin zerikusia dauka eta ardatz nagusia gizarte ideal batean pertsonaia batzuen bizitzak dira. Suspensearen, indarkeriaren, maitasunaren, ekintzaren eta harremanen bitartez, irakurleak egungo gizartearen inguruko gogoeta egingo du.
Eskultura energia plantaren kopia bat da eta 3Dko bideoak leku ideal eta utopiko horren funtzionamendua azaltzen du. PSMJ talde artistikoak Cynthia Viera-k eta Pablo San José-k osatzen dute.
Hitzaldi zikloa
Bestalde, VideoStorias erakusketaren harira (teknés, politikak, subjektuak eta hibridoak), maiatzaren 5etik, osteguna, hilaren 26ra arte, osteguna, zentro-museoak Esparruak, testuinguruak, ibilbideak: VideoStorias lau topaketa egingo ditu bideoaren esparruko profesionalekin eta artistekin.
Lehenengo egunean, maiatzaren 5ean, osteguna, Guadalupe Echevarriak 1982. urtean Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdiaren barruan egindako Bideo Jaialdiari buruz eta 1985. urtean Gasteizen egindako Musika-Bideoen jaialdiari buruz hitz egingo du. Azken horretan Kortatu edo La Polla Records taldeetako lehenengo bideoklipak aurkeztu ziren.
Hurrengo ostegunean, maiatzaren 12an Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatetik Ikus-Entzunezko Komunikazioko doktorea, erakusketen komisarioa eta ikus-entzunezkoen eta multimedien ekoizlea den Antoni Mercader egongo da. Merdader-ek VideoStorias erakusketak planteatzen dituen lau ibilbideez hitz egingo du (téknés. subjektuak, politika eta hibridoak).
Maiatzaren 19an, Gabriel Vittola-k, idazleak eta UPV-EHU-ko Ikus-Entzunezko irakasleak, mahai inguru bat egingo du Nacho Rodriguez-ekin (Rodriguez Fundazioa) eta bideoartearen arloko beste aditu batzuekin. Bertan, Euskadin egindako bideoarteari buruzko gogoeta egingo da eta horren inguruko eztabaida irekiko da.
Esparruak, testuinguruak, ibilbideak: VideoStorias zikloak Eugeni Bonet artista, komisarioa eta zinearen, bideoaren eta hedabide digitalen esparruetako idazlearekin bukatuko da. Bonet-ek bere azken lana proiektatuko du, eGolem eta ondoren eztabaida bat irekiko du. Bai Antoni Mercader-ek eta baita Eugeni Bonet-ek ere, biek VideoStorias erakusketarako ARTIUM-ek egindako katalogoan testuak idatzi dituzte.
Pantaila Borroka
Pantaila Borroka, erantzuna eta kontra-erantzuna proposatzen dituen esperimentua da, Web-eko edukien proiekzio anizkunaren bidez egindako bilaketa. Lau pantailen bidez, Felix Pérez Hita-k, Jorge Luis Marzo-k, Fito Rodriguez-ek eta parte hartzaileek VideoStorias erakusketarekin zerikusia duten kontzeptuekin habiatuz, argudioen gurutzaketa bat sortuko dute.
Abiapuntu horiek argitzeko, desmuntatzeko edo abiarazteko webguneak, artikuluak, aipamen testualak edo bideoak jarriko dira ekintza honetan. Bideo-artea, entzuleria, gezurra eta horien erako gaietatik abiaturik, parte hartzaileek eta ekintzaren gidariek elkarrizketa irekiak, bat-bateko ideiak, irakurketa gurutzatuak edota Interneteko aurkikuntza berriak sortuko dira.
Hitzaldi guztiak eta liburuaren aurkezpena Emanaldi aretoan egingo dira 20:00etan eta Pantaila borroka aldiz, Ekialde-Goikoa aretoan 19:00etan. Jarduera hauek doakoak dira toki mugatuarekin eta gainera, UPV/EUH-ko kredituak lor daitezke.
Maiatzaren 3an, asteartea
La isla de hidrógeno liburuaren aurkezpena
Cynthia Viera eta Pablo San José (PSJM kideak)
Hitzaldi zikloa: Esparruak, testuinguruak, ibilbideak: VideoStorias
Maiatzaren 5ean, osteguna
Guadalupe Echevarria
Maiatzaren 12an. Osteguna
Antoni Mercader Maiatzaren 19an, osteguna
Gabriel Villota-k zuzendutako mahai ingurua
Maiatzaren 26an, osteguna
Eugeni Bonet
Maiatzaren 14an, 19:00etan
Pantaila borroka
Félix Pérez Hita-rekin, Jorge Luis Marzo-rekin eta Fito Rodríguez-ekin
Liburuaren aurkezpena eta hitzaldi zikloa Emanaldi aretoan egingo dira 20:00etan
Pantaila borroka, Ekialde Goikoa Aretoan, 19.00etan
Jarduera guztiak: sarrera doan, toki mugatua
Volver al listado