Berriak

Berriak

   Minimize

ARTIUM-ek bisitariak bere VideoStoria konta dezan proposatuko du

apirila 18, 2011

Erakusketa berritik habiatuz, zentro-museora hurbiltzen direnek era aktibo batean parte hartuko dute

Aste Santuan Konta ezazu zeure VideoStoria 
Apirilaren 21tik, osteguna, apirilaren 25era, astelehena
Doako bisitaldi gidatuak.
No-ren bidaia. Doako Lantegiak. Beharrezkoa da izena ematea. 3 eta 3 urte bitarteko haurrentzat.
Zuk nahi duzuna tarifa (zuk erabakiko duzu ordaintzen duzun eta zenbat) Konta ezazu zeure VideoStoria ekimenean parte hartuko dutenentzat
Liburuxka ikusi      Prentsa oharra

ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak, VideoStorias erakusketa berrian oinarritutako ekintza programa prestatu du. 77 artista eta lau ardatz kontzeptual (Teknés, Subjektua, Politikak eta Hibridoak) dira bisitari bakoitzak bere ibilbidea taxutzeko tresnak. Horrela erakusketan, bidaiariak linea batetik bestera igaro ahal izango da eta bere amaiera aukeratu ahal izango du. Parte-hartzaile bakoitzaren ibilbideak VideoStorias-en Bideko koadernoa egiten lagunduko du eta gainera, Konta ezazu zeure VideoStoria ekimenean parte izaten diren guztiek Zuk nahi duzuna tarifarekin ( zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat) sartu ahal izango dira eta edizio mugatutako zorro bat eramango dute apirilaren 21etik, osteguna, apirilaren 25era, astelehena.

VideoStorias ARTIUM-en erakusketa berria da, azken berrogei urteetako espainiar bideo.artearen berrikusketa. Aukeran dauden lau ibilbideren bidez egituratu da: Teknés, teknologia; Subjektuak, norbanakoa; Politikak, politika; eta Hibridoak, beste hizkuntza artistiko batzuekiko harremana. Horrela, eta metro linea bat bailitzan, bidaiari bakoitzak lau ibilbideren artean aukeratu ahal izango du, linea batetik bestera igaro ahal izango du eta baita bere amaiera aukeratu ere, izan ere, azken geltokia aukerako bideogune baten gisara planteatu da.

Bidaia hasi baino lehen, museoak edizio mugatukoa den bidai zorro bat emango du barruan koloretako 4 horri dituela. Bidaiari bakoitzak orri bat aukeratu eta zein geltokian gelditu den markatu beharko du. Hau da, ikusi dituen lanak markatu beharko ditu. Lineaz aldatu ezkero, dagokion orria atera eta ariketarekin jarraitu beharko du bidea bukatu arte. Egindako ibilbidea horretarako espresuki egingo den agitura batean ezarriko da eta VideoStorias-en Bideko koadernoa osatuko du. Bidaiariak dioen atalean izena jarri beharko du eta ahal izanez gero, argazki bat.

Bestalde, ARTIUM-ek doako bisitaldi gidatuak – euskaraz eta ingeleraz – areagotuko ditu apirilaren 21etik 25era bitartean. Goizero bi bisitaldi egingo dira, bata 11:30ean eta bestea, 12.30ean, eta arratsaldero, 18:30ean eta 19:30ean, hurrenez hurren.

Bisitaldi gidatuen bitartez, bisitariek Santiago Sierraren No, Global Tour, bizi garen munduari artista batek emandako ezetza, eta Praxis programaren barruan dagoen Wilfredo Prietoren Belardi konstruktibista eta dekonstruktibista, etxeko sofatik ikusia, hankak mahai gainean jarrita ikusi ahal izango dira. Gainera, ARTIUM bildumako, Ekintza errealetan oinarritua, errealitatearen aniztasunean eta erreala eta irudizkoan oinarritzen den erakusketa begietsi daiteke eta beldurra hitzaz adierazi eta beldurrari itxura ematea lortu nahi duen Beldurra hezkuntza erakusketa ikusi daiteke.

Paraleloki, doako lantegiak egongo dira eta beharrezkoa da aurretik izena ematea. No-ren bidaia lantegian egunero erabiltzen diren hitzak eratu eta haien esanahiaz gogoeta egingo da. Apirilaren 21, 22 eta 23ko goizetan 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoak izango dira 11:00etatik 13:00etara, eta apirilaren 21, 22, 23, 24 eta 25ean 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzako lantegiak egongo dira bi sesioetan: 17.15etatik 18:30era edo 18:15etatik 19.30etara.

Volver al listado

Text/HTML

   Minimize

Youtube

 

Categorías

    Berriak Time

       Minimize
    Share |