Pieter Ampek eta Guilherme Garridok Still standing you proiektu eszenikoa aurkeztuko dute ARTIUMen
apirila 06, 2011
Dantza garaikidearen arauak jarraitzen ez dituen antzezpena
Pieter Ampe & Guilherme Garrido. Still standing you
Proiektu eszenikoa
Apirilaren 8an, ostirala, 20.00etan
UPV/EHU-ko kredituak
Sarrera doan. Laguntzailea: La Fundición
Argibide gehiago Bideoa Prentsa oharra
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Pieter Ampe belgikarraren eta Guilherme Garrido portugaldarren, Still Stanging you koreografia aurkeztuko du apirilaren 8an, ostirala, 20:00etan. Dantza garaikidetik urruntzen den estilo berezi batekin, dantzariek euren harremanean dituzten kontraesanen hausnarketa egiten dute; lagunak dira, bikotekideak, maitaleak, lehiakideak ala etsaiak?. Sarrera doan da eta jarduera honekin UPV/EHU-ko kredituak lor daitezke. Ekintza hau La Fundición elkartearen laguntzarekin egingo da.
Still Difficult Duet egin ondoren, Pieter Ampe eta Guilherme Garrido Still Standing you lanarekin itzuliko dira, bere adiskidetasunaren inguruko ikuspegi bereziarekin. Lotsarik gabe eta egungo eszenak agintzen duenetik urrun dagoen dantza estilo batekin, dantzariek tresna bakarra erabiliko dute batak bestearentzat duen garrantzia adierazteko; beren gorputzak, hain zuzen ere. Haurtzaroko adiskidetasun biziak, mugak birtuositate bihurtzeko gaitasunak eta hori guztia antzezlan bizi batean elkartzeko trebetasunak, Still Standing you performance dibertigarria eta gogoetagarria egitea lortzen dute.
Lehenengo, borrokan egingo dute, elkar jo eta zigortuko dute; gero biluztu egingo dira eta beren gorputzak elkartu ahala, indarkeria gutxituz joango da, azkenean eskultura bizidunak eratu arte. Still Standing You-k bere bakartasunean, harreman bat zein korapilatsua izan daitekeen erakusten du.
Pieter Ampek eta Guilherme Garridok DanceWeb Dantza Garaikideko Beka Europarraren Programan ezagutu zuten elkar. Harrezkero, Sweet & Tender artista taldearen kide dira. 2007. urtean Still Difficult Duet, beren lehenengo koreografia sortu zuten eta ImPulsTanz 2009 Vienako Nazioarteko Dantza Jaialdian aurkeztu zuten.
Guilherme Garridok Maria Clara Villa-Lobos-entzat lan egin du Super! dantza ikuskizunean eta Ibrahim Quaraishi-rentzat My prívate Himalaya-n. Porton dagoen 555 artista gazteentzako kulturunea sortzen lagundu zuen eta SKITe/Sweet&Tender jaialdiaren antolakuntzan parte hartu zuen.
Pieter Ampek Salzburgo-ko Dantza Esperimentalaren Eskolan eta Bruselako P.A.R.T.S diziplina arteko eskolan ikasi zuen. 2006. urtean bera bakarrik On Stage lana sortu zuen eta 2008. urtean, Simon Meyer-ekin batera, O feather of lead antzezlana agin zuen.
Eszena garaikideak Post Danza Jaialdiarekin jarraituko du ARTIUM-en Dantza Garaikideko Zirkuituaren barruan. Antzokien Sare Munizipalaren laguntzaz, eta arte modu horren ezagutza zabaldu nahian, zentro museoak eta Jesús Ibáñez de Matauco Antzokiak lau programa eskainiko dituzte maiatzaren 12tik ekainaren 10era.
Volver al listado