Art+Sound-ek Dayna Kurtz abeslariaren ahots kartsua aurkeztuko du
martxoa 31, 2011
Abeslari estatubatuarrak bere azken diskoa, American Standard, aurkeztuko du ARTIUM-en
Art+Sound Dayna Kurtz
Apirilaren 1an, ostirala, 21.30ean
Sarrera: 6 €; kide elkartuak:, 3 €.
Txartela: Carmen San Estebaren In-posible realidad + Dayna Kurtzen kontzertua 8 euro, kide elkartuak 5,5 euro
Txartel-leihatilan aurretik salgai eta erreserbak www.atrapalo.com gunean
Informazio gehiago: Dayna Kurtz Nota de prensa (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak 2011. urteko Art+Sound kontzertu programazioarekin jarraituko du Dayna Kurtz abeslari eta musikagilearen eskutik apirilaren 1an, ostirala, 21.30ean. Bere musika blues, folk eta jazz erritmoen nahasketa bat da, eta komunikabideek Nina Simone edo Betty Carterren oinordekotzat jo izan dute. Dayna Kurtzek bere azken lana aurkeztuko du ARTIUM-en, American Standard, non abeslari biziago bat eta kementsuago bat agertzen den. Sarrerak sei euro balioko ditu, eta kide elkartuek hiru euro ordainduko dituzte. Aurretik txartel-leihatilan egongo dira salgai eta erreserbak www.atrapalo.com-en egin ahal izango dira. Gainera, zentro museoak egun berean baina 20.30ean izango den Carmen San Estebanen In-posible Realidad emanaldirako eta Dayna Kurtzen kontzerturako 8 euroko txartela –kide elkartuentzat 5,5 euro– eskainiko du.
Apirila kritika espezializatuak goraipatu duen Dayna Kurtz abeslariaren kontzertu batekin hasiko da. New Yorkeko abeslari honek egiten duen musika jazz eta folk erritmoen artean aurkitzen da, eta bakarka nahiz Chris Whitley, Ruchie Havens, B.B King edota Ladysmith Black Mambazo taldeen kontzertuetan abiatzaile gisa abestu du. Bere ahotsa Nina Simone, Billie Hollyday edota Betty Carter jazzaren diva zaharren ahotsarekin alderatzen da.
Daynak American Standard (2009, bere azken diskoa, aurkeztuko du ARTIUM-en. Disko hau egiteko sustrai amerikarretan oinarritu da, blues-rock, hegoaldeko country eta vintage rockabilly tonuekin. Aurreko lanek izan duten europar eraginetik aldendu da eta “erroetatik egindako rock-a” esaten zaion musikan eta 60ko hamarkadako musika herrikoian murgildu da. Diskoa Estatu Batuetako hainbat estudiotan grabatua izan da eta Randy Crafton bateria-jotzaile ospetsuak ekoitzi du.
Dayna Kurtzek hamar urte baino gehiago daramatza lanean eta jazz klub batzuetan eta bestetan bere gitarrarekin jotzen. Bere lehenengo lana, Otherwise Luscious Life, kaleratu zuenetik beste lau ekoitzi ditu eta 1997. urtean bere kideek urteko musikagilerik hoberenaren saria eman zioten. Nahiz eta Bug Music konpainiak (Johnny Cash, Ryyan Adams) bere abestien argitalpenaren eskubideak erosi, nahiago izan zuen errezitaldiekin jarraitu.
Abeslariak “bideko animalia” gisara deskribatzen du bere burua. Azken hamar urteotan bere herrialdeko ia areto txiki guztiak ezagutu ditu bigarren eskuko kotxeak lagun zituela. Nahiz eta jende gehienak ez ezagutu, mundu guztia isilik geratzen da Daynaren ahotsa entzun ondoren.
Kontzertuan Election Day, New Orleans hiriko kaleko musikarietan inspiratutako abestia, You fine girl, gospel soinuak dituena edota Are you dancing with her tonight? 50ko hamarkadako guatequeetako ohiko abestia entzun ahal izango dira.
Art+Sound-en programak ekainaren 24an jarraituko du Nudozurdo rock taldearen kontzertu batekin.
Volver al listado