Abenduko zubia «beldurgarria» izango da ARTIUMen
azaroa 03, 2010
Beldurra erakusketa abiapuntu harturik, gasteiztar zentro-museoak programa berezia antolatu du, lantegiak, bisitaldi gidatuak eta bisitarien «beldurrak» eta argazkiak bilduko dituen 2011rako egitegi baten prestaketa barne
prentsa oharra
liburutxa
Nor da beldur?
Abenduko zubia: abenduaren 4tik 8ra (larunbatetik asteazkenera)
Bisitaldi gidatu «beldurgarriak», «munstrokeriazko» lantegiak, beldurrari buruzko azterketa soziologikoa, 2011ko egutegia. «Zuk nahi duzuna» tarifa (zuk erabakiko duzu ordaintzen duzun eta zenbat)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak jarduera sorta berezi bat antolatu du bere bisitarientzat abenduko zubirako gutako bakoitzak dituen beldurrei, eta haien jatorri eta izaerari buruzko Beldurra erakusketa oinarri harturik. Nor da beldur ekimenak lantegiak eta erakusketen bisitaldi gidatu bereziak bilduko ditu, beldurra, betiere, gidari dela. Baina, gainera, bisitariek 2011rako egutegi batean eta beldurrari buruzko azterketa soziologiko batean parte hartuko dute. Emaitzak zentro-museoko heziketa programetan erabiliko dira. Hilaren 4tik 8ra (larunbatetik asteazkenera) programan parte hartuko duten bisitariek «Zuk nahi duzuna» tarifarekin sartu ahal izango dira (zuk erabakiko duzu ordaintzen duzun eta zenbat). (Oharra: zentro-museoa ostegunean, hilak 9, itxita egongo da, langileek atseden hartzeko).
Beldurra erakusketa pedagogiko txiki bat da, Ignasi Aballí, Pedro G. Romero, Mayte Vieta, Charo Garaigorta, Marina Nuñez, Elena Blasco eta Santiago Serrano artisten lanak biltzen dituena, guztiak ARTIUM Bildumakoak. ARTIUMeko Hezkuntza Sailaren burutapena da eta orain arteko erakusketa pedagogikoen metodologia berbera darabil, hau da, aztergai den gaiarekin loturiko galdera orokorrak –nondik datoz beldurrak?, ikasi egiten ote dira?, kulturari lotuta daude?– zein artelan bakoitzarekin lotutakoak planteatzen ditu.
Beldurra erakusketaren tesia da sentimendu ori unibertsala dela: pertsona orok bere beldurrak ditu: iluntasunari, urari, besteari, oinazeari, maitasunari, bizitzari, zomorroei, bere buruari, beldurrari, bestearen beldurrari, mamarroari… beldur horiek guztiak haurtzaroan hasten dira, eta gizakiaren bizitzan zehar eraldatuz joaten dira, baina hor daude beti. Nolanahi dela ere, pertsona bakoitzaren haurtzaroko iruditeria sorgin gaiztoz eta ogroz betetako istorioek osatzen dute, zintzo itxuran konfiantza hartu eta printzesa, haur eta maitagarriak ikaratzen dituztenak.
Nor da beldur? Ekimenak hain antzinakoak ez diren beste beldur batzuekin luzatu du zerrenda, esate baterako, Internet eta gizarte sareak erabiltzeak dakarren jendaurrean geratzeari, eta baita museoei, oro har, eta arte garaikideari, zehatzago, diegun beldurrarekin, besteak beste. Ideia horiek izango dira, hain zuzen ere, ARTIUMek abenduko zubian bisitariei egingo dien proposamenaren haria. Alde batetik, egun horietan zentro-museora etorriko direnei beldurrari buruzko azterketa soziologiko bat egiten laguntzeko eskatuko zaie, (gero zentro-museoko jarduera pedagogikoetan erabiliko dira). Gainera, ARTIUM 2011rako prestatzen ari den egutegia egiten lagundu ahal izango dute bisitariek, nortasun agirietakoen tankerako argazki batekin. Aurpegia jendaurrean jartzeko «beldur» direnek botoi bat ekarri ahal izango dute.
Era berean, museoaren erabiltzaile gazteenek eta beraiekin datozen helduek «munstrokeriazko» lantegi dibertigarri batzuetan parte hartu ahal izango dute. Lantegi horietan, beraiengan beldurra eragiten duen eta aldi berean erakartzen dituen sentimendu bat bizi eta itxura eman ahal izango diote. Lantegiak eguerdiko hamabietan eta arratsaldeko seietan hasiko dira egunero. Gainera, ARTIUMek erakusketen bisitaldi gidatu bereziak prestatu ditu, zeinetan komunikabideek, hiri handiak, harreman pertsonalek, museoek berek eta batzuetan hain zaila gertatzen den arte garaikideak eragiten dituen beldurrak azaleratuko diren.
Programan parte hartuko duten guztiak, azterketa soziologikoan eta egutegia egiten lagunduko dutenak, zehazki, Zuk nahi duzuna tarifarekin sartu ahal izango dira.
Charo Garaigorta-k (La Coruña, 1961) Destrucción/Reconstrucción lana aurkeztu du, artistak berak askapen erritu bat antzezten duen bideo-instalazioa: kimono gorri bat xingolatan ebakitzen du eta gero, xingola horiekin halako paisaia abstraktua osatzen du. Mireya Masó-ren (Barcelona, 1963) Nunatak artista Antartidan egiten ari den ikerketa proiektu baten parte da. Kontinente izoztua eskuratzeko borrokari buruzko ironiaz betetako bideoan, itxura ia militarreko bi pingüino argentinar bandera baten ondoan daude. Helikoptero bat igarotzen da eta buruak biratzen dituzte, banderari kasu egin gabe. Eta amaitzeko, Cabello/Carceller artista parearen James Dean. Rebelde sin causa, sexuen rolen inguruko lana. Bideo horretan hamasi emakumek gizonezko ikonoetako baten, James Dean-en, antzezpena egiteko casting batean parte hartzen dute, maskulinitatea ondoen irudikatzen duen eszenetako baten bidez, Jimmy Starck-ek bere gurasoen eta polizien aurrean bere gizonezko nortasuna berresten duen hura.
Volver al listado