Berriak

Berriak

   Minimize

ARTIUM-ek bederatzi bideo artistiko dauzka ikusgai Pragako Arte Garaikidearen Jaialdia

urria 07, 2010

Blanca de la Torre da Let’s Spit on the Genius proiektuaren komisarioa, eta feminismoari eta arte garaikiden emakumeek duten eginkizunari buruzko gogoeta bat da
 

ARTIUM Pragako Arte Garaikidearen Jaialdian
Let’s Spit on the Genius. ARTIUM Bildumako bideo artistikoak
Nostic Jauregia, Praga. Urriaren 7tik 24ra
Maria Ribot, Juncal Ballestín, Susana Solano, Estíbaliz Sádaba, Pilar Albarracín, Ángeles Agrela, Charo Garaigorta, Mireya Masó eta Cabello/Carceller artisten lanak
Komisarioa: Blanca de la Torre

Prentsa oharra             Tina B. Jaialdia

ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Pragako Arte Garaikidearen Jaialdiaren bosgarren ekinaldian parte hartu du Let’s Spit on the Genius (tu egin diezaiogun jenioari) proiektuarekin, bere bildumako bederatzi bideo artistikok osatua. Proiektuaren komisarioa Blanca de la Torre izan da, zentro-museoko artatzailea, eta emakumeek (María Ribotek, Susana Solanok, Juncal Ballestinek eta Charo Garaigortak, besteak beste) egindako bederatzi lan hauen bidez emakumeak arte garaikidean duen eginkizunari buruzko gogoeta bat proposatzen du. Bideo sorta hori Jaialdiaren egoitza nagusietako batean dago ikusgai, Nostic Jauregian, urriaren 24 arte. Pragako Arte Garaikidearen Jaialdia, Tina B izenekoa, egungo artearen inguruan Europan egiten diren ekintzen artean ezagunenetakoa bihurtu da bost urtean.

Tina B, This Is Not Another Biennale (hau ez da beste bienal bat) esaldiaren akronimoa, bere bosgarren ekinaldira iritsi da, artistei eta komisarioeiarteak eta sortzaileek egungo gizartean duten eginkizunaz gogoeta egin dezaten proposatuz, eta arteak gure bizimodua nola hobetu dezakeen, pertsonen arteko harremanetatik hasi eta ingurugiro kontuetaraino. Jaialdiaren antolatzaileek uste dute egungo munduan artistak garrantzi handia hartzen ari direla sortzen duten interesari dagokionez, eta aldaketarako bide izan daitezkeela. Zentzu horretan, 2010eko Tina B. Jaialdiak gizarte gaiei eman die garrantzia, aurkeztutako lanen balio artistikoa eta erakartzeko gaitasuna ahaztu gabe.

ARTIUMeko artatzailea den Blanca de la Torrek egin duen Let’s Spit on the Genius proposamenak bi baldintzak betetzen ditu, hau da, gizarte interes handiko gai bat darabil batetik, emakumeek gaur egungo munduan duten eginkizuna, eta bestetik balio artistiko handiko lanak aurkezten ditu. Komisarioak Jaialdiaren katalogoan dioen eran, « Let’s Spit on the Genius ahaztuak izan diren emakume artista horiei egiten dien eskuerakutsi apala da, sexu kontu hutsagatik izan beharko ez luketenei, zeren eta Simone de Beauvoir idazleak Bigarren sexua liburuan esan zuen eran, «Inor ez da emakume jaiotzen, baina izatera iristen da».
Horregatik, Pragako Nostic Jauregian bederatzi emakumek edota emakume-taldek egindako bederatzi bideo ikusi ahal izango dira, guztiak ARTIUM Bildumakoak. Lehendabizikoa Maria Ribot-en (1962) Despliegue izenekoa da. Bideoinstalazio horretan performance bat ikusten da: artista gune mugatu batean mugitzen da, era askotako objektuak kontu handiz manipulatuz. Juncal Ballestín (Vitoria-Gasteiz, 1958) artista arabarra da El síndrome de Stendhal bideoaren egilea, edertasunaren pertzepzioa zein iheskorra izan daitekeen du gogoetagai, askotan mendera ezin daitezkeen zer ergelek baldintzatzen baitute.
Susana Solano-k (Bartzelona, 1946) Edehde I y II aurkeztu du, Saharako dunetan oin batzuen urrats unatua eta uzten duten oinatza erakusten duen proiekzio bikoitza. Estíbaliz Sádaba (Bilbao, 1963) Garbage girl bideoaren egilea da, bertan emakume bat, seguru asko artista bera, belaunikoa agertzen da museo batzuetako eta besteetako lurra garbitzen. Pilar Albarracín-en lanak (Sevilla, 1968) She-wolf izena du, eta bertan, artista bera otso larruz eta orpo altuko oinetako gorriz jantzita ageri da, benetako otso batekin erritu bat burutuz: arkume larrudun otsoa, otso larrudun arkume bihurtzen da. Ángeles Agrela (Úbeda, 1966) artistak, berriz, Poder (Power) lana aurkeztu du, komikietako artistak eta super heroiak elkarrekin lotzen dituzten gaiei buruzko bideo bat: benetako nortasuna, itxurak egitea, boterea eta fikzioa.
Charo Garaigorta-k (La Coruña, 1961) Destrucción/Reconstrucción lana aurkeztu du, artistak berak askapen erritu bat antzezten duen bideo-instalazioa: kimono gorri bat xingolatan ebakitzen du eta gero, xingola horiekin halako paisaia abstraktua osatzen du. Mireya Masó-ren (Barcelona, 1963) Nunatak artista Antartidan egiten ari den ikerketa proiektu baten parte da. Kontinente izoztua eskuratzeko borrokari buruzko ironiaz betetako bideoan, itxura ia militarreko bi pingüino argentinar bandera baten ondoan daude. Helikoptero bat igarotzen da eta buruak biratzen dituzte, banderari kasu egin gabe. Eta amaitzeko, Cabello/Carceller artista parearen James Dean. Rebelde sin causa, sexuen rolen inguruko lana. Bideo horretan hamasi emakumek gizonezko ikonoetako baten, James Dean-en, antzezpena egiteko casting batean parte hartzen dute, maskulinitatea ondoen irudikatzen duen eszenetako baten bidez, Jimmy Starck-ek bere gurasoen eta polizien aurrean bere gizonezko nortasuna berresten duen hura.  
 

Volver al listado

Text/HTML

   Minimize

Youtube

 

Categorías

    Berriak Time

       Minimize
    Share |