Artearen eta kulturaren aldeko ekintza batean parte hartzea proposatzen die ARTIUM-ek zubi honetako bisitariei
urria 07, 2010
Zentro-museoan izan duten esperientziarekin zerikusia duen idatzizko mezu bat edota irudi bat utzi beharko dute, Zuk nahi duzuna tarifa izango dute eta diseinu esklusiboko elastiko bat jasoko dute
Urriko zubirako proposamenak ARTIUMen
ARTIUM, geltoki garaikidea
Utz ezazu mezu bat artearen eta kulturaren alde
Urriaren 9tik (larunbata) 12ra (asteartea). Zuk nahi duzuna tarifa (zuk erabakiko duzu ordaintzen duzun eta zenbat)
Prentsa oharra Argibide gehiago
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak artearen eta kulturaren aldeko ekintza sinboliko batean parte hartzea proposatuko die bisitariei datorren urriko zubian, larunbatetik, hilak 9, asteartera, hilak 12. Ekimen honetan parte hartu nahiko dutenek zentro-museoan izan duten esperientziaren berri emango duen mezu bat idatzi beharko dute –hitz bat, gogoeta bat…–, edota irudi bat edota marrazki bat utzi. Kulturarekiko konpromisoaren erakutsi horren ordez, Zuk nahi duzuna tarifa ordainduz ikusi ahal izango dituzte erakusketak, eta ARTIUM, geltoki garaikidea proiekturako bereziki diseinatutako elastiko bat jasoko dute.
Ekimen hau gasteiztar zentro-museoak erakusketen denboraldi berria abiatzeko asmatu duen ARTIUM, geltoki garaikidea proiektuaren parte da. Esaldi hau zentro-museoko lana garatzen den egoera eta esanahi ugarien adierazpidea da. Esate baterako gaur egun ARTIUM dagoen orubearen iragana gogorarazten du, autobus geltokia izan baitzen, baina baita, esate baterako, pertsonen etorrera eta egiten zaien harrera ere, bidaiariak nahiz bisitariak izan, edota biak. Edota kulturarekin eta artearekin loturiko irrati nahiz telebistako igorle izatea du aipagai. Metaforikoki, berriz, artearen helburu den joan-etorria, mugimendua eta eraldatzea. Nolanahi dela ere, era guztietako esperientziz betetako toki bat. Eta, bestalde, garakidetasunaren ideiak izaki guztion egoera bat nabarmendu nahi du, gaur egun, bizitzea egokitu zaion denboran bizitzearena, hain zuzen ere.
Laburbilduz, datorren zubian ARTIUMek bere bisitariei eskatuko diena, sarreran emango zaien txartelean hitz baten, esaldi baten, argazki baten edota marrazki baten bidez museoko bisitaldiaren esperientzia islatzea izango da. Kulturaren bisitari guztien ekarpenekin iragarki taula moduko bat sortuko da, artearen eta kulturaren aldeko mezu bat, eta hauekin konprometitu nahi duenari sentiarazteko, gozarazteko eta aberasteko duen gaitasunari buruzko mezu bat eratuko duena.
Gainera, zentro-museoko bisitariek atseden hartzeko ARTIUMek prestatu duen gune berri batez gozatu ahal izango dute bisitariek zubi osoan. Ekialde-Behekoa aretoaren eta liburutegiaren artean dagoen aretoaz, hain zuzen ere. Nahi dutenek, esertzeko eta kafe bat nahiz freskagarri bat hartzeko tokia aurkituko dute han, aldizkariak eta katalogoak ikustekoa eta ARTIUMen barruko plazara begira dauden leiho biribil erraldoietatik begiratzekoa. Atseden gune hau larunbat, igande eta jaiegun guztietan egongo da zabalik, zentro-museoaren programazioak agintzen badu.
Volver al listado