Berriak

Berriak

   Minimize

Denboraldi berria: ARTIUMek Jaime Davidovich-en Jaten ematen dizun eskuari hozka erakusketa aurkeztu du

urria 01, 2010

Artista multidisziplinarioa, arte-proiektua telebistara eramaten aitzindaria, erakusketa honetan (Arturo/Fito Rodríguez-ek komisariatua) hasierako lan plastikoetatik bideo-sorkuntza eta, bereziki, telebistaren esparruan egin zituen lanetarainoko trantsizio urte haiek jasotzen dira

Prentsa oharra

Jaime Davidovich. Jaten ematen dizun eskuari hozka
Iparra aretoa, 2010eko urriaren 2tik 2011ko urtarrilaren 9ra
Inaugurazioa: urriaren 1ean, ostirala, 20.00etan
Komisarioa: Arturo/Fito Rodríguez
Ekoizlea: ARTIUM (Vitoria-Gasteiz)
Babeslea: Naturgas Energia
Erakusketaren katalogoa. Testuen egileak: Rodrigo Alonso, Eugeni Bonet, Leah Churner eta Herman Rapaport
Dokumentazio gunea: artistari buruzko bibliografia eta informazio gehigarria (aretoan bertan)


«Hogei urte barru, mila telebista kanal izango dugu, eta ikusteko, ezertxo ere ez »
Jaime Davidovich, 1982

ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Jaime Davidovichen Jaten ematen dizun eskuari hozka erakusketa aurkeztu du (Iparra aretoa, 2022ko urtarrilaren 9 arte), 1968tik 1984 bitarterako hamabostaldia hartzen duena, epe horretan igaro baitzen lan plastikoak egitetik tape projects direlakoetara, bideora eta, azkenean, telebistaren esparruan garatu zuen militantzia mediatikora. Artearen proiektua telebistara eramaten aitzindaria eta, nolanahi dela ere, artista multidisziplinarioa, Davidovich ingu horren arau formalak erabiltzeko gai izan zen pil-pilean zegoen kultura garaikidearen eta hirurogeita hamarretan New Yorkeko SoHon etengabe sortzen ziren proiektu artistikoen berri emateko. Arturo/Fito Rodriguez izan da erakusketaren komisarioa eta baita urriaren 9-16 bitartean egingo den Artea><Telebista proiekzio ziklorako emankizunak aukeratu dituena ere. Jaten ematen dizun eskuari hozka ARTIUMek ekoitzi du, Naturgas Energiaren babesarekin
Jaime Davidovichen (Buenos Aires, 1936) erakusketa, Jaten ematen dizun eskuari hozka, hiru esparrutan banatuta dago, hala espazioari nola kontzeptuari dagokienez. Lehenik eta behin, erakusketaren testuingurua ematen da denborari (1969-1984) eta dena gertatu zen tokiari (New Yorkeko SoHo auzoa) dagokienez. Bigarren, Tape projects direlakoen aldia jasotzen da eta, azkenik, The Live! Show, 1979-1984 bitartean astean behin egin zuen programa. Bi beira-arasak zelula beregaina eratuko dute erakusketaren barruan. Bertan, Judith Henry emaztearekin batera eta Fluxus taldeko George Maciunas artistaren babesarekin sortu zuen Wooster Enterprises-en jardueraren laginak ditu ikusgai. Enpresaren asmoa, artea eta kultura abiapuntu harturik salerosgaiak diseinatu eta ekoiztea zen, gero saltzeko. Erakusketa, nolanahi dela ere, subertsio baten erakusgarria da: margolaritza gainazpikatzea, xingola itsaskorrez estaliz, bideoa gainazpikatzea, monitoreak xingolaz estaliz, eta telebista komertziala gainazpikatzea, telebista proiektu urratzaile eta alternatibo baten bidez.
Erakusketaren sarrerak testuinguru geografiko eta denborazkoaren berri ematen digu: New Yorkeko SoHo auzoa hirurogeien bukaeratik laurogeien erdi aldera arte. Urte haietan, SoHo hiriko gune andeatua izatetik kultura pil-pilean zegoen auzo izatera igaro zen, sortzaileen topaketa eta bizitzeko gune eta kultura garaikidearen eredu. SoHoko auzo-antolakuntzaren ondorioz, taldeko jarduera eta esperientzia ugari garatuko da eta horrek garai hartako artista askoren lanean eragingo du. Jaime Davidovich ekimen horietako biren sortzailea izango da, Cable Soho eta Artists’ Television Network-ena, hain zuzen ere. Ikus-entzunezko dokumentu multzo batek giro bizi eta sortzaile horren berri ematen du.
Ondoren, Tape projects direlakoak datoz, Davidovichek hirurogeien bukaeran eta hirurogeita hamarren hasieran garatu zituenak, artea errotik aldatzen ari zen testuinguru batean. Davidovichek xingola itsaskorra –margotu ahal izateko, oihalak hormara itsasteko erabili ohi den lagungarri hutsa– artelanaren mugak ikertzeko tresna bihurtu zuen. Ikerketa horrek bilakaera azkarra izan zuen: lehendabizi, erakusketa gunean ezarri zuen zuzenean, gero, eguneroko beste gune batzuk kolonizatu zituen, ondoren esku-hartzera eta performancera jo zuen eta, azkenik, protagonista izan zen artistaren lehen bideoetan.
Patria vacía eta The Live! Show
Esparru honetan era askotako lanak daude ikusgai, paperezko lanetatik hasi eta gune publikoetan egindako proposamen eta esku-hartzeetaraino. Diapositiba proiekzio batek azken horiei dagokienez egin zituen ekintzen ikuspegi zabala eskaintzen du. Beste gune batean La patria vacía (Aberri hutsa; 1975), dokumetnal kutsua duen eduki politiko handiko bideo bat proiektatzen da. New Yorken bizi den argentinar erbesteratu bati egindako elkarrizketa da. Elkarrizketaren une batean esku bat agertzen da eta Argentinako banderaren erdiko zerrenda xingola itsaskorrez estaltzen du, eta beste batean, elkarrizketatuaren ahoa. 
Hiru tebebistak laguntzen dute Tape-projects-etatik The Live! Show-rainoko bidean: Red, Blue, Yellow (1973) lana osatzen dute. Pantaila bakoitzaren barruan, telebista pantaila bat ikusten da, eta pixkanaka, bata xingola gorriz, bestea urdinez eta hirugarrena horiz estaliz joango da. Horrela sartuko gara SoHo TV-ri eta The Live! Show-ri eskainitako esparruan, telebistako plato huts baten eran diseinatua. Pantaila ugari dago, 1979 eta 1984 bitartean astean behin zuzenean eman zen barietate magazine formatuko emankizunaren bideo hautatuak proiektatuz. Davidovichek telebistaren arau formalak eta abangoarduako kultura elkartu zituen, satira politikoari, artearen munduari buruzko ironiari eta gizarte gaiei tokia eginez. The Live! Show-en bidez artea telebistaren esparruan infiltratu zela esan daiteke, eta hori ez zen ordura arte gertatzen.
Aretoaren beste muturrean, ikus-entzunezkoen artxibo bat dago, eta han Jaime Davidovichek Soho Television-erako ekoitzi zituen programetako batzuk ikus daitezke. New Yorkeko erabilera publikoko kable bidezko telebistarako proiektu horretan bideo-arteko lanak ematen ziren, lehendabiziko musika-klipak eta elkarrizketak. Ikus daitezkeen emankizunen artean John Cage, Vito Acconci eta Laurie Anderson artistei egindako elkarrizketak, Cage-ren performance bat eta Outreach: The Changing Role of the Art Museum emankizuna ikus daitezke. Azken hori museoen eginkizunari buruzko parodia bat da, eta garai hartan New Yorken artearen esparru instituzionalean ospetsuak ziren pertsonaiak dira protagonista.

Jarduerak
Hitzaldi/elkarrizketa
Jaime Davidovichen eta Berta Sichel-en artean (MNCARSeko Ikus-entzunezkoen Saila, Madril)
Urriaren 2an, larunbata, 11.30ean. Sarrera doan
 

Proiekzio zikloa Artea><Telebista (izatezko harremana)
Urriaren 8an, ostirala: Fito Rodríguez-ek (Jaten ematen dizun eskuari hozka erakusketaren komisarioa) zikloa aurkeztuko du
Artea >< Telebista programa arte garaikidearen esparruan telebistaren eta ikus-entzunezko esperimentazioaren artean sortu diren lotura batzuen ikuspegia eskaintzeko asmoz antolatu da. Ziklo hau osatzen duten programek harreman sare horri begirada bat emateko aukera izan nahi dute
Urriaren 9an, larunbata: 1. programa (izenburu klasikoak, 1960tik 1979rako tartea)
Izenburu klasiko batzuk: Ikus-entzunezko sorkuntzaren arloari telebistaren formatuarekin heltzen zaio.
Aldo Tambellini, David Hall, Iván Zulueta, Richard Serra…ta abarren lanak.

Urriaren 10ean, igandea: 2. programa (Telebista eragin-trukatzailearen lehen esperientziak, laurogeiak)
Kritika politikoa eta inguruaren kritika hedatuz doan ikus-entzunezkoen atzealde gisa
Peter d´Agostino, Jaime Davidovich, Antoni Muntadas…eta abarren lanak.

Urriaren 15ean, ostirala: 3. programa (telebista sorkuntzarako euskarria, laurogeita hamarrak)
Infiltrazioa, sedukzioa, desitxuratzea: telebista sorkuntzaren euskarri, eta horrek dituen ondorio guztiak. Piezas de Jenny Holzer, Stan Douglas, Ximena Cuevas, Félix Pérez Hita… eta abarren lanak.
Urriaren 16an, larunbata:4. programa (begirada berriak eta telebista berriak, bi milagarren hamarraldia)
Telebistaren fenomenoari heltzeko modu berriak.
Joan Leandre, María Cañas, Isabel Herguera, Kirmen Uribe, Gert Voor in´t Holt eta abarren lanak.
 

Volver al listado

Text/HTML

   Minimize

Youtube

 

Categorías

    Berriak Time

       Minimize
    Share |