Berriak

Berriak

   Minimize

ARTIUM-ek eta AMARIKA Proiektua musika esperimentaleko kontzertu bat antolatu dute Seijiro Murayama-rekin eta Jean-Luc Guionnet-ekin

ekaina 17, 2010

ARTIUMek eta Amarika Proiektuak musika esperimentaleko kontzertu bat antolatu dute datorren larunbaterako, ekainak 19 (ARTIUMeko Plaza aretoan, 21.30ean, sarrera doan). Frantzian bizi den Seijiro Murayama japoniar perkusionista eta Jean-Luc Guionnet frantziar saxofoi-jotzailea izango dira protagonistak, bi ikertzaile soinuaren inprobisazioaren esparruan ospetsuak. Emanaldiaren izena Ni concierto. Hitzik gabeko inprobisazio duoa da, eta askotan elkarrekin landu izan dituzten «ez-kontzertu»-en kontestuan kokatzen da. Kontzertu honetan Larraskito euskal-galiziar Netlabel-aren laguntza izango dute, «soinuaren ikerketan eta musika ez-ohikoetan» espezializatua.

Bai Seijiro Murayama-k eta bai Jean-Luc Guionnet-ek proiektu ugaritan lan egin ohi dute, musikari eta artista batzuekin eta besteekin. Ezaugarri bat dute biek, eta da, artearen adar batzuk eta besteak elkartzen dituztela, dantzatik hasi eta ikusizko arteetaraino. Murayamak, bere diskografian dozena bat grabazio dituena, musikari, musikagile eta soinu-artistekin lan egiten du, eta Jean-Luc Nancy filosofoarekin eta Catherine Diverres koreografoarekin zenbait proiektu burutu ditu. Guionnet-ek, berriz, errepertorio zabala du, free jazz delakotik hasi eta musika elektroakustikoraino. Sortzaile eklektiko eta aurpegi askotakoa da, bere interesak komunikazioaren mundura eta filosofiara hedatzen dituena.
Murayamaren eta Guionnet-en arteko lankidetza inprobisazioari buruzko eta bikotearentzat beste esparru-aztergai batzuk bilatzeko ikerketa proiektu gisa sortu zen. Hor jaio zen «ez-kontzertu»-ko egoera baten ideia, espazio-denborari eta isiltasunari dagokienez: «kontzertu bat ematea “ez-kontzertu” bat bailitzan», Murayamaren hitzetan. Biek ARTIUMen eskainiko duten emanaldia kontzeptu horretan oinarritzen da, hain zuzen ere. 
Nolanahi dela ere, inprobisazio ariketa bat izanik, faktore askok eragiten dute, azkenean, emaitzan, emanaldiaren unean jotzaileek duten umorea, espazioaren akustika, ikus-entzuleen jarrera eta baita atzeko zarataren ezaugarriak ere.

Ni concierto. Jean-Luc Guionnet (saxofoia) eta Seijiro Murayama (perkusioa)
Hitzik gabeko inprobisazio duoa
Ekainaren 19an, larunbata, 21.30ean. Plaza aretoan
Sarrera doan
Ekoizleak: ARTIUM eta Amarika Proiektua. Laguntzailea: Larraskito (www.xedh.org/larraskito/)
http://seijiro.murayama.name/ / www.jeanlucguionnet.eu

Volver al listado

Text/HTML

   Minimize

Youtube

 

Categorías

    Berriak Time

       Minimize
    Share |