Zinema

2_Programa BERMIHIZTATZEAK: irudiaren etnografia esperimentalak. Komisarioak: Montse Romaní eta Virginia Villaplana. Alderdi Subjektiboa ikus-entzunezko zikloaren bigarren programa da Bermihiztatzeak. Ziklo honetako pelikulek kontinente batzuetako eta besteetako testuinguru geopolitikoetan barrena ibiltzera garamatzate. Bermihiztatzeak programa Regina José Galindoren Oilo ipurdia erakusketaren inguruan planteatu da. «Ikusizko etnografia feminista» nozioa ardatz harturik, ondoko zinemagileek ko...
ZINEMAREN INGURUAN… Liburutegian Zinemaren inguruan programak pelikulak Liburutegian bakarka ikusteko aukera ematen du, baina baita filmei buruzko informazio zabalagia izatekoa ere. Hiruhileko honetan Aleksandr Sokúrov zuzendari errusiar ospetsuaren lana proposatu nahi dizugu. Programa honetako beste dokumentu-txosten batzuk ikusteko: htttp://catálogo.artium.org EL ARCA RUSA. Errusia-Alemania. 2006 Plano-sekuentzia bakarrean filmatutako pelikula aparta. Errusiaren historia osoa berrikusten d...
LA PASION DE MARIA ELENA. Mercedes Moncada Rodríguez. Mexiko. 2003. 76 min Jaialdi askotan saritutako pelikula honek Tarahumara mendiko (Mexiko)raramurien komunitate indigenako emakume batek 3 urteko semearenheriotza argitzeko nola borrokatzen den erakusten du. Emakume zurilurjabe batek autoarekin aurrean eraman ondoren ihes egin etagertakizunen datuak faltsutu zituen zigorrik ez jasotzeko. 19:30ean. Emanaldi aretoan. Jatorrizko bertsioa eta gaztelaniazko azpitituluak Sarrera: 2 € (ziklo osora...
LES OUBLIÉES. Anne-Laure Folly. Angola-Togo. 1996. 53 min Angolak 30 urtez –lehendabizi koloniaren aurka eta gero gerra zibilgisa– jasan zuen gerraren biktimak dira dokumental honen gai nagusia. LES FEMMES EN NOIR. Florence Lazar. Frantzia. 2002. 11 min Montenegron filmatutako dokumental honetan Lazar-ek gerrate garaianemakumeek bete ohi duten eginkizuna aztertzen du, emakumeek herriarekin,gizartearekin eta familiarekin duten harremana. 19:30ean. Emanaldi aretoan. Jatorrizko bertsioa eta g...
NOS LIEUX INTERDITS. Leïla Kilani. Frantzia-Maroko. 2008. 105 min 2004an Marokoko erregeak Zuzentasun eta Baketze Batzordea abiarazi zuen «berunezko» urteetako Estatuaren indarkeria ikertzeko. Pelikulak hiru urtez jarraitzen die lau familiari ebiaren bila. 19:30ean. Emanaldi aretoan. Jatorrizko bertsioa eta gaztelaniazko azpitituluak Sarrera: 2 € (ziklo osorako txartela, 8 €) Kide elkartuak: doan Argibide gehiago Babeslea:
ZINEMAREN INGURUAN… Liburutegian Zinemaren inguruan programak pelikulak Liburutegian bakarka ikusteko aukera ematen du, baina baita filmei buruzko informazio zabalagia izatekoa ere. Hiruhileko honetan Aleksandr Sokúrov zuzendari errusiar ospetsuaren lana proposatu nahi dizugu. Programa honetako beste dokumentu-txosten batzuk ikusteko: htttp://catálogo.artium.org MOLOCH. Errusia-Alemania. 1999 Arranoaren Habia izeneko alpetar babeslekuan, lainozko itsaso batean murgildurik, Eva Brauni bere m...
Komisarioa: Garbiñe Ortega Gehiago erabili beharko omen genuke, ez baitugu asko erabiltzen: garunaren eskuineko hemisferioa sentiberatasunarena, intuizioarena eta hautematearena da. Zinemagile garaikide batzuek alde lozorrotu hori pizten laguntzen digute norbanakoaren eta taldearen nortasunaz, konpromisoaz eta gertakizun bakunen transzendentziaz mintzo den zinema mota bat eginez. 19:30ean. Emanaldi aretoan Sarrera: 2 € (ziklo osorako txartela, 8 €) Kide elkartuak: doan. LES PLAGES D’AGNÈS. Ag...
ALAMAR. Pedro González Rubio. Mexiko. 2009. 73 min Formaz txikia eta edukiaren aldetik argiz betea, pelikula honek bizitzan gauza sinpleek duten garrantzia erakusten digu, Mexikoko karibetar paradisuan bizi diren aita-seme batzuen harremanaren bidez.   19:30ean. Emanaldi aretoan. Sarrera: 2 € (ziklo osorako txartela, 8 €) Kide elkartuak: doan. Programari buruzko argibide gehiago   Babeslea:  
TRUE LOVE. Ion de Sosa. Espainia. 2010. 73 min Ion Berlinen bizi da eta eta bere egunak filmatzen ditu: bizi den etxebizitza, lanerako bidea, inguruko kaleak eta bere andregai Marta. Dokumentu biluzi hau, erraietatik filmatua, arrastoa uzten duen erradiografia pertsonala da. 19:30ean. Emanaldi aretoan. Sarrera: 2 € (ziklo osorako txartela, 8 €) Kide elkartuak: doan. Programari buruzko argibide gehiago   Babeslea:  
VERANO DE GOLIAT. Nicolás Pereda. Mexiko. 2010. 78 min Une honetako mexikar zinemagile aktiboenetako honek dokumentala etafikzioa nahasten ditu emakume batek erantzun bila egiten duen bidaiaerakusteko. 19:30ean. Emanaldi aretoan. Sarrera: 2 € (ziklo osorako txartela, 8 €) Kide elkartuak: doan. Programari buruzko argibide gehiago   Babeslea:  
EL LUGAR MÁS PEQUEÑO. Tatiana Huezo. Mexiko-El Salvador. 2011. 100 min Azken urtean sarituenetakoa izan de dokumental honek El Salvador-ekoherri baten historia kontatzen du. Gerra zibilaren garaian errausturikgelditu zen eta hango biztanleak samintasun aldi baten ondoren berenetxeetara itzultzen dira. 19:30ean. Emanaldi aretoan. Sarrera: 2 € (ziklo osorako txartela, 8 €) Kide elkartuak: doan. Programari buruzko argibide gehiago   Babeslea:  
FILM LABURREN SAIOA: John Prize, Naomi Uman, Jeff Scher, Laboratorium Zinemagile garaikide ezagun batzuen, besteak beste Naomi Umanen eta JohnPrizeren fikziozko lanen, dokumentalen eta animazio-lanen sorta bat. 19:30ean. Emanaldi aretoan. Sarrera: 2 € (ziklo osorako txartela, 8 €) Kide elkartuak: doan. Programari buruzko argibide gehiago   Babeslea:  
Share |