Irakasleen prestakuntza

Zeinahi ere den irakasten duzun ikasgaia, zeinahi ere den zure ikasleen adina, arte garaikidea hezkuntza baliabide erakargarri eta eraginkor gisa erabiltzeko aukera eskaintzen dizu ARTIUMek.

Horretarako, zentro-museo honek bere programa artistikoari buruzko hezkuntza-saio laburrak eskaintzen dizkizu. Saio horietan, aurrena bisita gidatu bat, eta gero bateratze lana egin ohi dugu, erakusketaren  oinarrizko kontzeptuei buruzko lanabesak ikasteko. Hala, zuen eskola curriculumean txertatzen ahal dituzue gero kontzeptuok. 
 
2011-2012 ikasturteko hezkuntza-saioak:

  • Urriaren 20an, osteguna: Esther Ferrer. Lau mugimendutan (11.00etatik 12.30era eta 17.00etatik 18.30era)
  • Urriaren 27an, osteguna: Carmelo Ortiz de Elgea, José Luis Zumeta. Luz adentro (11.00etatik 12.30era eta 17.00etatik 18.30era)
  • Azaroaren 3an, osteguna: irakasleekin selektibitateko arte garaikideko gaiak prestatzeko saio berezia

Izena emateko, deitu 945 20 90 10 telefonora edo idatzi educacion@artium.org helbidera.

Share |