Hezkuntza ikerketarako taldea

Hezkuntza ikerketarako taldea ikusizko arteen eta kultura garaikidearen inguruan hezkuntza proiektuak bultzatu, garatu eta berritzeko interesa duten museo eta arte zentro multzo batek osatuta dago.

Parte hartzaileak

  • Centro de Arte La Panera. Lleida.
  • CDAN (Centro de Arte y Naturaleza). Huesca.
  • Es Baluard, Museo de Arte Moderno y Contemporáneo. Palma.
  • ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa. Vitoria-Gasteiz.
  • Museo Picasso. Bartzelona.

Aurrekariak

Ikerketa talde honen aurrekariak, 2008 eta 2009 bitartean abiatu zen  Red de intercambios entre programas de educación especial de centros de arte contemporáneo de la Euroregión Pirineo-Mediterráneo proiektuan daude. La Panera arte zentroak bultzatu zuen ekimen hori eta Huescako CDANekin, Palmako Es Baluard-ekin eta Sèteko (Frantzia) Centre Régional d’Art Contemporain Languedoc-Roussillon-ekin batera burutu zen.

Epe horretan era bateko eta besteko esperientziak aztertu, ikertu eta partekatu ziren arlo sozio-sanitarioko profesionalen aholkuarekin, ezgaitu intelektualei, eta buru nahasmendu edota bestelako gaixotasunak dituzten pertsonei arte garaikideko zentro eta museoetatik eskaintzen zaizkien hezkuntza programetarako proposamen teoriko komuna sortzeko xedez. 

2010. Urtean elkarlan horrek aurrera jarraitu zuen bigarren diru laguntza bati esker (Sèteko Centre Régional d’Art Contemporain Languedoc-Roussillon izan ezik, bere ordez Montpellier-eko 3bisF zentroa sartu baitzen taldean). Bigarren aldi honetan lanerako gaia «Artea eta eritetxeak» izan zen.

Sareko lan honen emaitza bikainei esker arte zentro batzuetan eta besteetan hezkuntza programa berriak abiarazi ahal izan dira eta nabarmen geratu zen, zentro batzuen eta besteen hezkuntza zerbitzuen arteko etengabeko elkarlanerako bide bat finkatzea beharrezkoa zela arlo batzuetan eta besteetan: hezkuntza formala, ez-formala, arlo sozio-sanitarioa eta eritetxeen esparrua.


Hasiera

Taldea 2010eko irailaren 17an hasi zen lanean. Lehen topaketa ekimenaren sustatzailea izan den Centro de Arte La Paneran egin zen. Publiko bereziekiko jarduerak aurkeztu ziren aldi horretarako taldearen kide izatera gonbidatu zen ARTIUM. Bigarren bilera Bartzelonako Picasso Museoan egin zen, bertako hezkuntza taldea Ikerketa Taldean sartuz. Aukeratutako gaia «gazteak eta museoak» izan zen. Gaur egun 5 zentrok osatzen dute taldea, eta etorkizunari begira proiektuan zentro gehiago sartzeko asmoa dago.

Taldearen helburuak

  • Zentro batzuek eta besteek abian dituzten hezkuntza proiektuekin loturiko ikerketa adarrak sortzea, erreferente berriak ezagutu eta partekatzeko, bai nazio mailakoak eta baita nzioartekoak ere, horrela gure hezkuntza jarduna hobetzeko. Hori lankidetza proiektuen bidez egingo da.
  • Zentro parte-hartzaileen hezkuntza zerbitzuetako kideen etengabeko prestakuntza bultzatzea.
  • Taldearen jarduera islatuko duten argitalpenak bultzatzea.
  • Hezkuntza artistikoarekin lotutako proiektu berritzaileak sustatzea, taldean parte hartzen duten zentroen artean ekoitziak, esate baterako: prestakuntza jarduerak (ikastaroak, mintegiak), lantegi artistiko ibiltariak edota zentro batzuetan eta besteetan egindako hezkuntza proiektuek adibideak.

Proiektu horiek guztien museo parte hartzaileetako lan taldeen garapen profesionala sustatzeko balioko dute.


Abiarazitako bilaketa lerroak

  1. Gizarte erakundeen eta museoen arteko elkarlanaren emaitza diren proiektu artistikoak.
  2. Museoen eta arte zentroen programazioan gazteak nahastea.
  3. Irakasleen prestakuntza.
  4. Ikasketa planak.

Loturak

La Panera Arte Zentroa, Lleida         
CDAN (Arteako eta Naturako Zentroa), Huesca         
Es Baluard, Arte Modernoko eta Garaikideko Museoa, Palma      
Picasso Museoa, Barcelona

Share |