Haur eta lehen hezkuntzarako programak

2012-2013 ikastaroa

Irakasleen iritziak     Programen erreserba egiteko     On-lineko liburuxka

 

Programak

Bisitaldi gidatua
Ordubete
Aukera labur honekin, zure ikasleak arte garaikidearekin harremanetan sartuko dira bisitaldi bakar batean. Bisita hori orokorra izan daiteke, edota gai zehatz baten ingurukoa, zure interesen edota irakasten duzun gaiaren arabera.

Lantegi-bisitaldia
2 ordu
Aukera honetan, zure ikasleek hautatutako artelanekin zerikusia duen lantegi praktiko baten bidez osatuko dute museoko bisitaldia. Eta beti bezala, zuk aukeratu ahal izango duzu gaia.

Zure neurrira
Izena ematea irailaren 3tik 28ra
Programa honetan ikasleekin landu nahi duzun gaia aukera dezakezu, eta guk artelan egokienak eta lantegian garatuko den jarduera erabakiko ditugu.

Bi parte ditu:

Prestakuntza saioa ikastetxean
Ordubete
Arteko, publizitateko, prentsako eta, oro har, kultura garaikideko irudiak erabiliz, programan zehar lantzeko aukeratu den gaia aurkeztuko da.

ARTIUM bisitatzea
2 ordu
Museoan parte hartzeko bisitaldi bat egingo dugu, hautatutako artelanen behaketan, interpretazioan eta elkarrizketan oinarriturik. Gero, taldeak jarduera bat garatuko du lantegian.

  • Vitoria-Gasteizko ikastetxeetarako bakarrik
  • Helburuak lortzeko, programa hau gehienez ere 15 eguneko epean burutzea gomendatzen dugu.

Foruen plazatik ARTIUMera
Hirian barrena oinez, Eduardo Chillidaren lanaren bitartez hirigintza eta artea ezagutzeko.
Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailarako.

 

Irakasleen iritziak

"Begiratzen, pentsatzen, amesten, eta ikusten dutena adierazten ikasten dute"

"Eskolako kurrikuluma osatzeko balio du"
"Haurrak eskolatik kanpo nola mugitzen diren ikusteko balio du. Gainera, arteari begiratzeko eta artea egiteko modu berriak ikasten dira"
"Haurrek gaiari buruz zituzten ideiak finkatzeko balio izan du"
"Irudimena lantzen, artelanak aztertzen eta museo baten barruan egoten ikasi dute. Horrez gain, tailerra balio handiko ekintza dela ikusi dut, gero gelan ikasleekin ere antzeko ekintzak aurrera eremateko ideiak eman baitizkit"
"Oso interesgarria izan da umeentzako zeren eta gaiarekiko lotura nabarmena izan du eta niri gauzak azaltzeko oso ondo etorri zait"

Hezkuntzari garrantzi handia ematen diogu ARTIUMen, seriotasun handiko erronka gisa aurre egiten diogu eta gogoz eta konpromisoz hartzen dugu gure gain erantzukizun hori. Eskerrak zuen konfiantzagatik eta laguntzagatik! 

 

Programen erreserba egiteko (irailaren 3tik aurrera)*

Zure neurrira
Izena emateko orria Hezkuntza Prozesura 2012ko irailaren 3tik 28ra bidaliz. Epe horretatik kanpo, programa hau 40 € ordainduko da taldeko.
Zabal ezazu haur eta lehen hezkuntza eskolarako programen liburuxkaren pdf-a izena emateko orria bete eta posta elektronikoz bidaltzeko.
Nahiago baduzu, izena ematea on-lineko orri hau betez egin dezakezu.

Bisitaldi gidatua eta Lantegi-bisitaldia
Telefonoz: 945 20 90 13, 2012ko irailaren 3tik urriaren 31ra. Epe horretatik kanpo, bisitaldi gidatua 10 € ordainduko da eta lantegi-bisitaldia 25 €.

Foruen plazatik ARTIUMera
Telefonoz: 945 20 90 13, 2012ko irailaren 3tik 21era.

* Programa hauetan aldaketak gerta daitezke.

 

Share |