Haur eta lehen hezkuntzarako programak

Arteak pentsatzen eta munduari beste era batera begiratzen erakusten dizu

Liburuxka

Haur eta Lehen Hezkuntzarako Programak (2010-2011):

PROGRAMAK

Zernahi irakasten duzula ere, bazenekien ARTIUM baliabide didaktiko osagarri gisa erabil dezakezula eta zure ikasleek irakasten diezun gaiarekin loturiko artelanak ikus eta azter ditzaketela?

bisitaldi gidatua (Ordubete)
Aukera labur honekin, zure ikasleak arte garaikidearekin harremanetan sartuko dira bisitaldi bakar batean. Bisita hori orokorra izan daiteke, edota gai zehatz baten ingurukoa, zure interesen edota irakasten duzun gaiaren arabera.

lantegi-bisitaldia (2 ordu)
Aukera honetan, zure ikasleek hautatutako artelanekin zerikusia duen lantegi praktiko baten bidez osatuko dute museoko bisitaldia. Eta beti bezala, zuk aukeratu ahal izango duzu gaia.

Jarduera hauen erreserba telefonoz egin behar da, Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailera deituz: 945 20 90 10.

zure neurrira
Izena ematea, irailaren 24 arte
Programa honetan ikasleekin landu nahi duzun gaia aukera dezakezu, eta guk artelan egokienak eta lantegian garatuko den jarduera erabakiko ditugu.

Hiru parte ditu:

  1. Prestakuntza saioa ikastetxean (Ordubete)
    Arteko, publizitateko, prentsako eta, oro har, kultura garaikideko irudiak erabiliz, programan zehar lantzeko aukeratu den gaia aurkeztuko da.
  2. ARTIUM bisitatzea (2 ordu)
    Museoan parte hartzeko bisitaldi bat egingo dugu, hautatutako artelanen behaketan, interpretazioan eta elkarrizketan oinarriturik. Gero, taldeak jarduera bat garatuko du lantegian.
  3. Amaierako bisitaldia ikastetxean (Ordubete)
    Berriz ere ikastetxera itzuliko gara ikasleekin programaren alde esanguratsuenen inguruan eztabaidatu eta gogoeta egiteko.

Erne!
Vitoria-Gasteizko ikastetxeentzat bakarrik.
Jarduera hau hilabeteko epearen barruan gauzatzea gomendatzen dugu, jarritako helburuak eraginkorki betetzeko.
Ez galdu zure eskolak aberastu eta dibertsifikatzeko aukera hau. Bete eta 2010eko irailaren 24a baino lehen bidali inskripzio fitxa hau.

Irakasleen iritziak:

“Liburuez gainera, ikasteko beste era batzuk daudela [ikasi dute ikasleek]”.

“Artelanak guk erabili ohi dugun metodoaren barruan daude, eta lehen liburuan ikusten zutena orain zuzenean ikus dezakete”.

“Margolanei arretaz begiratzen, gogoeta egiten, ondorioak ateratzen… ikasi dugu. Ondorio guztiak onartu dira eta haurrak aintzat hartzen direla sentitu dute”.

“Ideia asko neureganatu ditut gero eskolan lantzeko. Uste dut eskolako ikasgaiak artearen bidez landu ditzakegula”.

“Artea haurrekin landu daitekeela ikusi dut. Helduen kontua dela baldin badirudi ere”.

“Kohesio ideia bat ekarri dio taldeari, eta hori oso baliagarria gertatuko zait tutoretzako zenbait gai lantzeko, esate baterako buruestimua, besteekiko harremanak…”.

“Nere ikasleen interesak eta erantzunak ikasgela ez den esparru batean ezagutzeko aukera izan dut. Ideia pare bat atera dut ikasturtean zehar eskolan beraiekin garatz”.  

Share |