Arteak pentsatzen eta munduari beste era batera begiratzen erakusten dizu
DBH eta Batxilergorako Programak (2010-2011):
Liburuxka
Zernahi irakasten duzula ere, bazenekien ARTIUM baliabide didaktiko osagarri gisa erabil dezakezula eta zure ikasleek irakasten diezun gaiarekin loturiko artelanak ikus eta azter ditzaketela?
Erne!
Vitoria-Gasteizko ikastetxeentzat bakarrik.
Jarduera hau hilabeteko epearen barruan gauzatzea gomendatzen dugu, jarritako helburuak eraginkorki betetzeko.
Ez galdu zure eskolak aberastu eta dibertsifikatzeko aukera hau. Bete eta 2010eko irailaren 24a baino lehen bidali inskripzio fitxa hau.
-
loturak (3 ordu)
Zinema eta arte garaikidea loturik gaurko gaien inguruko analisiari, eztabaidari eta hausnarketari atea zabaltzeko. Ikasleek pelikula bat ikusi eta gero, erabilitako gaiarekin zerikusia duten artelan batzuk behatuko dituzte erakusketa aretoan.
DBHko 2. ziklorako eta Batxilergorako
Aukerako pelikulak
-
loturak +
Loturak osatzeko, ikastetxean azken saio bat egitea proposatzen dizuegu. Bertan, museoan ikusitakoan sakonduko da.
DBHko 2. ziklorako eta eta Batxilergorako
Aukerako pelikulak
Irakasleen iritziak:
«Beste ikuspuntu zabalago batetik ezagutu dut artea, eta gai hori ikasleekin lantzerakoan kontuan izango dut.»
«Ikasgaiaren beste ikuspegi bat eman dit, eskolaren testuingurutik atera eta museoak eskaintzen digun ikuspegira zabalduz.»
«Museoak proposatutako gaien osagarri egokia. Hezitzailea lanean ikusteak harrotasunez bete nau.»
«Gure ikastetxean proposatzen dizkiegun planteamenduekin oso loturik dago.»
«Sortzeko duten gaitasuna aurkitu dute eta norbera inoren ideiekin aberasteko posibilitatea.»