Praxis DIY (do-it-yourself) delakoaren kulturarekin loturik sortu da eta egungo krisialdi ekonomikoaren ondorio gisa. Aldi berean, laborategi edo lantegi esperimentala izan nahi du, dinamikoa eta osagarria, eta urteko programaren aldamenean, hautazko modulu bat sortuko du modu beregainean.
Inprobisazioa da bere izaera eta birziklapena, prozesua, harremana eta, batez ere, ekintza zuzena eta «zerorrek egizu» delakoa dira oinarrian dituen balioak.
Azken puntu horren helburua artistari askoz rol aktiboagoa ematea da, eta gaur egun artelanak subjektu-artistaren aldean duen nagusitasuna ezabatzea. Protagonismo hori era bateko eta besteko esparruetan nabarituko da, esate baterako, erakusketak antolatzen hasi eta bertatik egongo dira jendaurrerako zabalik, horrela bisitariek erakusketa bat nola eraikitzen den pausoz pauso ezagutu ahal izango dute.
Proiektu hetereogeno sorta batek osatuko du Praxis, hirurogeita hamarretako punk mugimenduaren azpikulturan sortu zen jarrera eta ekimena jasoko duena. Garai hartan artisek berek kudeatzen zituzten beren musika-taldeak, ekoizten zituzten beren diskoak, sortzen zituzten beren enpresak eta baita beren merchandising delakoa, elastikoak, txanoak…, eta autosustapenerako materiala ere.
Bestalde, DIY delakoaren kultura era esponentzialean hazi da multinazionalen korporatibismoa sortzearekin batera, eta ideologia politiko eta soziala bihurtu da ia, «kontsumismorik ez» doktrina arteari ezarria. Praxis-en helburua, beraz, underground-ekoa eta erakundeetakoa elkarrekin adiskidetzea da da, bere statu quo berekiaren aurka borroka egitea, globaltasuna eta tokitotasuna elkartzea, eta horretarako DIY delako kulturaren ohiko esapide bat bereganatu du: «globalki pentsatu eta tokian aritu».