Bildumari buruz

Joan den mendeko hirurogeita hamargarrenetan Arabako Foru Aldundiak arte garaikideko obrak erosteko politika sistematikoa eta jarraitua hasi zuenetik, egun ARTIUM Bilduma deituaren funtsa etengabe haziz joan da eta gaur egun erreferentziako bilduma da bere kidekoen artean.

3.000 inguru artelanek osatzen dute ARTIUM Bilduma, eta sortze lan garaikidean erabilitako teknika guztiak ordezkatuta daude han, pintura eta eskulturatik hasita, argazkilaritza, bideoa eta instalazioraino, eta ez bakarrik teknikak, baita Euskal Herrian eta Espainian XX eta XXI mendeetako artearen historia (lehenbiziko abangoardietatik hasita, azkeneko joeretaraino) idatzi duten eta idazten ari diren sortzaileak ere. Duela gutxi, nazioarteko artisten obrak erosten hasi da ARTIUM, Bildumari testuiguru zabalagoa emateko asmoz.

Bilduma honetan lana duten espainiar artisten artean, aipagarriak dira, Salvador Dalí, Pablo Picasso, Joan Miró, Pablo Gargallo edo José Caballero, lehenbiziko abangoardisten artean; Antoni Clavé edo Antonio Saura, espainiar eraberritzaileen artean; edoAntoni Tàpies, Joan Brossa, Manuel Viola, Rafael Canogar, Pablo Palazuelo, Jorge Oteiza, Rafael Ruiz Balerdi, Eduardo Chillida eta Andrés Nagel, gutxi batzuk aipatzearren, ondoko belaunaldietan sortutakoen artean; edota Txomin Badiola, Darío Urzay, Miquel Barceló, Cristina Iglesias eta Elena del Rivero, besteak beste, gaur egungo sortzaile aitortuen artean; sortzen ari diren izen eta estilo berriak ahaztu gabe. Nazioarteko artisten artean, berriz, aipatzekoak dira Bill Viola eta Fabian Marcaccio, besteak beste. Batzuen eta besteen artean sendotasuna ematen diote hazten eta bilakatzen ari den funts bati.

ARTIUM Bildumaren muina Arabako Foru Diputazioak bildutako funtsak osatzen du, baina azken urteotan asko handitu da bildumazale pribatu eta instituzio publikoek gordailuan utzitakoobrei edo egindako emaitzei esker. ARTIUM Fundazioaren erosketak hiru irizpide hauen arabera egiten dira:

  • Bildumaren atarikotzat hartzen deb 1936-1939 gerraren aurreko abangoardia historikoari dagozkion obrak: surrealismo, kubismo, espresionismo eta beste joera batzuetako adibide eredugarriak.
  • 1940ko eta 1990eko hamarraldien arteko obrak, Bilduman oraindik ordezkatuta ez dauden Euskal Herrriko eta gainerako Espainiakoartista bakanen obrak barne, eta baita dagoeneko museoaren funtsetan ordezkatuta dauden artisten garai bateko edo besteko bigarren, hirugarren edo laugarren lanak ere.
  • Gaur-gaurko sortzaileen lanak, han edo hemen jaiotakoak, oraindik ibilbide laburra egin dutenak, edo artearen munduan ezezagunak direnak.

Bildumak nortasun propioa eta izaera berezia ematen dio ARTIUMi, eta baita osagarria ere, Euskal Herriko eta Espainiako beste museo batzuekiko. Nolanahi ere, ondare berezi eta bakarra da, eta zentro-museoak hura zabaldu, kontserbatu, aztertu eta zabaltzeko obligazioa du.

Hori guztia ARTIUMek bere Bilduma erakusteko antolatutako erakusketetan gauzatzen da. Erakusketa urtean behin aldatzen da, gutxi gorabehera, Bildumako beste obra batzuk erakustearren, batetik, eta XX. mendeko artearen posibilitate narratiboak agerian jartzerarren, bestetik. Zentro-museoaren funtsak beste erakusketa batzuetan integratzen ahal dira behar izanez gero, eta erakusgai jarri bai ARTIUMen bertan (ganbera erakusketak, neurri txikiagoako erakusketak) bai ARTIUMetik kanpora.
 

Share |