Aurrez aurre ARTIUM Bildumaren programa bat da, museoko funtsetako lanak zalutasunez erakusteko helburua duena –hilean bi izango lirateke– erakusketetarako sarbidea ematen duen atari aretoan.
Artelanak aurkezten diren horma horrela aurkitzen dugulako esan zaio aurrez aurre. Aretoan sartu aurretik artearekiko lehen harremana. Aldi berean, jarrera bat iradokitzen du, gauzei, gure egunerokotasunari aurre egiteko modu bat, artelanak eta gure kontestu soziala, kulturala eta politikoa modu zuzen eta aurreiritzirik gabe lotzeko modua. Horretarako, lotura horiek eta kalean gertatzen dena nabarmenduko duen testu txiki bat ezarriko zaio artelanari ondoan.
Funtsetan egon arren oraindik jendaurrean ikusgai jarri ez diren lanen artean egingo da hautaketa.
Une oro museoan ikusgai dauden proiektuen arteko lotura izan nahi du, orobat, programa honek, eta proiektu horiek gure inguruaren testuinguruan kokatzen lagundu. Artelan bat, objektu bat edota egoera bat sortzeko gai diren gogoeta amaigabeen artean egon daitezkeen bideak erakutsi.