Glosategia
Abangoardiak: XX. mendearen hasieratik erdi alderaino arte plastikoen erabateko eraldaketa taxutu zuten joera artistikoak.
Abstrakzio: ezer zehatzik irudikatzen ez duena, kanpoko errealitateari uko egiten diona; arte-modu honetan kanpoko errealitateko ezer irudikatzen ez duten lerroak, koloreak eta formak dira nagusi.
Akriliko: koloregaiak eta latexa nahastuz lortzen den pintura plastikoa. Kolore akrilikoak oso estalgarriak dira eta azkar lehortzen dira.
Teknika hau arte garaikidearen ezaugarria da da, 50etatik eta 60etatik aurrera, batez ere.
Argazki: Argazki-makina erabiliz egindako lana.
Arte minimalista: XX. mendearen 60etako eta 70etako eskultura markatu duen mugimendu abstraktua. Bolumenaren funtsezko ezaugarrietara murrizten du eskulturaren forma, xehetasun figuratibo orori uko eginez. Artistaren keinua bigarren mailakoa da.
Artista: artelanak egiten dituen pertsona.
Assemblage: Erliebea emateko bere egituran hiru dimentsiotako objektuak sartuz egindako lana.
Asto: Margotzeko mihisea ezarri ohi den euskarria.
Atzerabegirako: Iraganeko denborari dagokiona. Iraganeko zerbaiten ikuspegi sintetikoa aurkezten duen erakusketa, esate baterako, hasieratik azken sorkuntzetarainoko artista baten lana.
Aurkitutako objektuak: Artistak bere artelanean sartzen dituen eguneroko objektuak; testuingurua aldatuta beste esanahi bat hartzen dute.
Autoerretratu: Inork bere buruari egindako erretratua.
Automatismo: Borondatearen parte-hartzerik gabe ekintzak burutzea. Surrealistek erabili ohi zuten teknika hau margotzerakoan subkontzienteko irudiak azaleratzeko.
Igo /\
Beretze: norberarentzako zerbait hartu eta hartaz jabetzea. Artearen testuinguruan, beste artista batzuen irudiak, teknikak edota ideiak hartzea.
Bideo-sorkuntza: Bideoaren teknika erabili duen artelana.
Collage: Euskarri baten gainean era bateko eta besteko gai zatiak eta objektuak eranstean datzan teknika, batzuetan margotutako zatiekin konbinatzen da..
Igo /\
Dimentsio biko: Garaiera eta zabalera dituena, bolumenik ez duena.
Igo /\
Egitura: artelan baten gaiaren eta/edo azaleraren itxura eta nolakotasuna.
Erakusketa: Artista baten artelanak edota gai baten ingurukoak biltzen dituen erakustaldia.
Eredu: Artistak kopiatzen duen pertsona nahiz objektua.
Errealitate: Mundu erreala, benetan gertatzen dena. Badena.
Erretratu: Pertsona baten irudikapen bisuala. Pertsona bat irudikatzen duen arte-generoa.
Eskultura: Hiru dimentsioko artelana, garaiera, zabalera eta sakonera dituena.
Espresionismo: Inpresionismoaren aurka XIX. mendearen bukaeran Europan sortu zen arte-mugimendua. Artistaren sentipenei garrantzi handiagoa ematen zaie errealitatea leialki irudikatzeari baino.
Espresionismo abstraktu: 1945ean Amerikan sortu zen mugimendu abstraktu ez-geometrikoa. Mugimendu horrek margotzearen ekintza fisikoa nabarmentzen du eta keinuari eta margoaren erabilera aske eta adierazkorrari ematen dio garrantzia.
Estudio: artista batek lan egiten duen gela edo tokia.
Euskarri: Material hura zeinaren gainean artistak bere lana gauzatzen duen. .
Igo /\
Figurazio: Errealitatea leialtasunez irudikatzea. Abstrakzioaren aurkakoa.
Forma: Gorputz baten kanpoko irudia. Lerroen bidez nahiz kolore aldaketaren bidez egon daiteke silueta zehazturik.
Formatu: Euskarri baten forma eta tamaina.
Fotomuntatze: Argazki-irudi batzuk eta besteak manipulatuz egindako lana. .
Igo /\
Gama: Koloreen eskala. Kolore baten ñabardurak.
Garaikide: Gaurkoa.
Genero: ezaugarri erkideak dituen multzoa edo taldea.
Generoak: gai artistikoen araberako azpitaldeak. Margolaritzan: erretratua, paisaia, natura hila.
Gouache: Uretan urtzen den margoa, urmargoa baino opakuagoa eta lodiagoa.
Grabatu: ik. irartze eta irarlan. Igo /\
Ikonografia: Irudien azterketa deskriptiboa. Garai bateko nahiz gai zehatz baten inguruko urudi multzoa.
Informalismo: Europako korronte abstraktuak amerikar espresionismo abstraktutik bereizteko erabili izan den hitza. Artista informalistek uko egiten diote konposizioko arau finko orori, beren bulkadak kolorearen eta lerroaren bidez askatasunez adierazteko.
Instalazio: XX. mendean agertutako adigaia. Gai eta teknika batzuk eta besteak aurkeztuko diren espazio berberean erabiliz eta nahastuz iraupen gutxiko artelanak egitea esan nahi du.
Irarlan: irartzearen teknikaren bidez lortutako irudia.
Irartze: zurezko, metalezko, harrizko nahiz linoliozko azalera batean irudi (marrazki) bat irarri eta ondoren paperean erreproduzitzean (inprimatzean) datzan teknika.
Irudikapen: Errealitatearen edota inork buruan duenaren ideia nahiz irudia.
Irudipen: Errealitaterik ez duen zentzumenek iradokitako irudia.
Igo /\
Karteltxo: Erakusketetan artelanen aldamenean ezarri ohi den txartela. Artistaren izena, artelanaren izenburua eta beste datu jakingarri batzuk adierazi ohi ditu.
Konposizio: Artelan batean elementuak antolatzeko era.
Konstruktibismo: Errusiar jatorriko abangoardiako arte-mugimendua; industri aroko materialak erabiliz planoak nola antolatu eta bolumena nola adierazi aztertzen du.
Kontzeptuzko arte: Artelana gauzatzeari uko egiten dion artea. Horren ordez ideiak eta proiektuak hedatzen ditu zirriborro eta diseinu tankeran, eta ikuslearen irudimen gaitasuna pizten du ekintzarako eta gogoetarako zirikatuz.
Krokis: Marrazki xeheago baten prestakuntza gisa bizkor egin egin ohi den marrazki eskematikoa. Zirriborroa.
Kromatiko: Koloreei dagokiena.
Kubismo: Picassok eta Braquek XX. mendearen lehen hamarraldian sortutako abangoardiako arte-mugimendua. Ikuspuntu bat baino gehiago erabili ohi ditu aldi berean objektuak, pertsonak, paisaiak eta abar irudikatzeko.
Kultura: Garai baten, herri baten nahiz gizarte talde baten ezagutza multzoa, garapen zientifiko eta industrialaren maila, gizarte-egoera, ideiak, artea, bizimodua eta ohiturak.
Igo /\
Lantegi: Artistak lan egiten duen tokia. Estudioa.
Lerro: puntu segida etengabea. Zuzena, okerra, horizontala, zuta, diagonala, kribila… izan daiteke. Arrastoa, marra.
Igo /\
Margolan: Margotzeko ekintzaren emaitza.
Margolaritza: Azalera baten gainean koloreak ezartzeko artea.
Marra: Zerbaiten forma edo soslaia eratzen duen lerroa. Arrastoa.
Marrazki: Arkatza, ikatz-ziria, luma edota horien antzeko beste tresnaren bat erabiliz lerro, marra eta itzalen bidez egindako irudikapena.
Mezenas: Artistak babesten dituen pertsona nahiz erakundea.
Mordoilo: Lerro nahastea.
Motibo: Konposizio batean behin eta berriz agertzen den elementua..
Igo /\
Natura hil: Jangaiak, ohiko lanabesak eta izaki bizigabeak irudikatzen dituen margolaritza-generoa.
Igo /\
Oihal: Gainean margotzeko prestatutako ehuna.
Olio: Koloregaiak landare-olioarekin nahastuz lortzen den margoa. Nahasketa horrekin lortzen den gaia oso gardena da eta geruza finetan margotzeko aukera ematen du. Olioz margotu, teknika hori erabiliz margotzea. Olio margolan, teknika horren bidez lortzen den produktua.
Igo /\
Paisaia: Landa, baso, hondartza, itsaso nahiz hiri zati bat irudikatzen duen margolaritza-generoa.
Paleta: Artistak bere margoak antolatzeko erabiltzen duen taula. Horrela esaten zaio artista batek erabiltzen duen kolore multzoari ere.
Paratu: Artista baten lanerako eredu izateko geldi-geldi egon.
Performance: Ekintza bat nahiz antzezpen bat ―gehienetan jendaurrean―, burutzen den adierazpen artistikoa.
Perspektiba: Azalera lau batean objektuen hirugarren dimentsioa irudikatzeko balio duen teknika, sakonera eta bolumen-irudipena emanez. Teknika hori erabiliz egindako lana.
Pintzelkada: Artistak pintzelarekin egiten duen marra.
Prozesu: Egintza baten, artelan baten fase-segidaren multzoa..
Igo /\
Teknika: Zientzia, arte nahiz lanbide batek erabili ohi duen prozedura edo baliabide multzoa. Baliabide horiek erabiltzeko trebetasuna.
Teknologia berriak: Arte garaikideari dagokionez, artistek erabiltzen dituzten edota beren artelanetan sartzen dituzten euskarri teknologikoak.
Testuinguru: Gertakizun bat nahiz artelan bat inguratzen duen edota baldintzatzen duen egoera politiko, ekonomiko eta kultural multzoa.
Igo /\
Urmargo: Pintura honetan koloregaia aglutinatzaile arin batekin nahasten da.
Paperaren nahiz kartoiaren gainean erabiltzen den margotzeko teknika bat da eta bere ezaugarria, gardentasuna.
Igo /\
Zirriborro: Azkar eta xehetasunik gabe bizitik egindako marrazkia. Margolan, marrazki, eskultura nahiz bestelako artelan baten egitasmoa. Zirrimarra.
Igo /\