Arte Garaikidearen Ondare Dokumentalari buruzko ARTIUM Ikerketa Beka
ARTIUMeko Liburutegiak eta Dokumentazio Guneak dituen helburuak kontuan izanda eta arte garaikidearen ekoizpena aztertzen eta zabaltzen duten lanak babestu eta sustatzeari dagokionez, “Arte garaikidearen ondare dokumentalari buruzko ARTIUM ikerketa beka” iragartzen da.
Beka honen helburua arte garaikidearekin loturiko ondare dokumentalari buruzko informazioa ikertu eta biltzea da.
Ikerketa proiektuaren gaia ARTIUMek proposatuko du eta museoaren dokumentazio funtsekin loturik dauden eta/edo artista garaikideen nahiz joera artistiko jakin batzuen lana aztertzen duten alderdiak jorratuko ditu.
Ikerketa proiektuak ARTIUMek izendatutako tutore baten aholkularitza izango du. Ikerketa lana museoan bertan egin beharko da, eta astean 30 ordu bete beharko dira gutxienez.
Hartzaileak
Arte Ederretan, Artearen Historian, Bibliotekonomia eta Dokumentazioan lizentziatuak eta/edo diziplina horien ikertzaileak.
Beka emateak ez du inongo harreman laboralik suposatzen ARTIUM Fundazioaren eta bekadunaren artean.
Iraupena
Proposatutako lanak 9 hilabeteko iraupena izango du.
Diru kopurua
Diru kopurua 6.000 euro gordin izango dira; horietatik 2.000 beka ematerakoan jasoko dira, 3.000 lau hilabeteren buruan eta gainerakoa lana amaitutakoan.
Beka jasotzen duenak istripu-arriskuen aurkako aseguru bat egin beharko du bere kontura eta poliza ARTIUMen aurkeztuko du.
Beka hau bateraezina da helburu bereko beste batzuekin. Hala ere, Hautapen batzordeak, ebazpen arrazoitua emanez, bateragarritzat har ditzake, eragozpenik ez badago eta arrazoiak egokiak badira.
Dokumentazioa
- Agiri akademikoen fotokopia.
- Curriculum vitae delakoa eta hori oinarritzeko dokumentazioa.
- Beka jasotzen denetik 12 hilabeteko epean, gehienez ere, lana egin eta entregatuko den idatzizko konpromisoa.
Bekaren onuradun gertatzen ez direnek aurkeztutako dokumentazioa itzultzea nahi izanez gero, eskarian adierazi beharko dute eta estalki bat sartu, helbidea eta zigilua jarriz, edota mezulariaren bidez itzultzea eskatu, garraioa zorretan dela.
Dokumentazioaren aurkezpena
Dokumentazioa norberak ekar dezake Zentro Museora edota postaz bidal dezake ondoko helbidera:
ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa
Liburutegia eta Dokumentazio Gunea
Frantzia kalea, 24
01002 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Aurkezteko epea: 2011ko martxoaren 18ko 12:00ak arte.
Balioespena
Beka hau emateko ondoko puntuak balioetsiko dira:
- Eskola dosierra.
- Beste merezimendu batzuk: bekak, argitalpenak, sariak, eta abar.
Hautapen batzordea
Ondokoek osatuko dute Hautapen batzordea:
- ARTIUMen zuzendariak edota berak izendatutako beste batek.
- ARTIUMen zuzendariordeak.
- Zentro-Museoko Finantza eta Giza-Baliabideen arduradunak.
- Zentro-Museoko Liburutegiaren eta Dokumentazio Gunearen arduradunak.
Hautatutako eskatzaileari idatziz emango zaio Batzordearen erabakiaren berri.
Hautapen batzordeak uste izango balu eskatzaileek ez dutela nahiko merezimendu, jabegabe utzi ahal izango luke beka.
Ikerketa lanaren jabetza
Ikerketa lanaren jabetza Artium Zentro-Museoarena izango da eta, beraz, osorik nahiz zatika argitaratu eta hedatzeko eskubidea izango du, edozein bide erabiliz, lanaren autoretza errespetatuz, betiere.
Bekadunen betebeharrak
Proiektuaren egileak ondoko betekizunak izango ditu:
- Beka eman eta hamabost eguneko epean idatziz adierazi beharko du onartu duela.
- Hiru hilabetez behin txosten bat bidali beharko du ezarritako programaren arabera lanak izan duen bilakaeraren berri emanez.
- Aurreikusitako planarekiko sor daitezkeen aldaketa guztien berri eman beharko du.
- Ikerketa lana amaiturik aurkeztu beharko du epea iraungi baino lehen.
Era berean, hautatutako pertsonak ondoko betebeharrak izango ditu Artiumekiko:
- Isilpekotasun konpromisoa bere eskura utziko den informazioari dagokionez, nahiz dokumentuak, txostenak edota horien antzekoak izan, nahiz batzordeen edo lantaldeen bileretan aipatutakoak izan.
- Zentro-Museoak markatutako helburuetara iristen ahalegintzea.
Oinarri hauetan adierazitako edozein xehetasun ez betetzeak deialdi honetan parte hartzeko eskubidea galtzea esan nahiko luke, eta baita bekaren esleipena baliogabetzea ere. Horrela gertatuko balitz eta bekadunak dagoeneko diru kopururen bat jaso izango balu, deialdia egin duen erakundeak emandako zenbatekoak itzultzea eskatu ahal izango luke.
Deialdi honetan parte hartzen dutenek oinarri hauek bete-betean onartu behar dituzte.
Argibide gehiago behar izanez gero:
ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa
Liburutegia eta Gunea
Frantzia kalea, 24 01002 Vitoria-Gasteiz
Tfno: 945/209011
Biblioteca@artium.org