Servicios corporativos del Museo ARTIUM

Enpresentzako zerbitzuak

Ospakizun berezi baterako toki berezi bat behar duzu?

ARTIUMek era askotako ekitaldiak antolatzeko guneak eta zerbitzuak eskaintzen dizkizu, kontratatu nahi badituzu.

Museoaren arkitektura funtzionalak ospakizun bakoitza zure beharretara egokitzeko aukera ematen du: sarbide bereiziak, giro desberdineko aretoak, aire zabaleko jarduerak. Museoa azken belaunaldiko bitarteko tekniko guztiez hornitua dago, gainera.Hemen erabil daitezkeen guneak eta haien ekipamendua ikusi ditzakezu.

Kide Korporatiboen Programari atxikitako erakundeek abantailak dituzte gune horiek erabiltzeko.

Utz iezaguzu laguntzen

ARTIUMek esperientzia handia du ekitaldi sozialak eta korporatiboak antolatzen: enpresa ekitaldiak, produktu berrien aurkezpena, eztabaida foroak, prentsaurrekoak, enpresa bazkariak, gala afariak...

ARTIUMen ekitaldirik ospatu nahi baduzu, eskatu informazio gehiago: deitu 945 20 90 30 telefono zenbakira edo idatzi helbide elektroniko honetara (Diego Apellániz). Ahalik eta eperik laburrenean erantzungo dizugu.

Guneak

Goiko atartea:

Zentro-museoaren sarrera nagusiaren eta Emanaldi aretoaren ondoan. 100 lagun zutik. Koktelak antolatzeko egokia. Azalera: 230 m2.

PDFa deskargatu

Emanaldi aretoa:

Zentro-museoaren sarrera nagusiaren ondoan. 125 lagun eserita. Aurkezpenak, hitzaldiak. Azalera: 170m2.

PDFa deskargatu

Atari aretoa:

Erakusketa aretoetarako sarreraren ondoan. 300 lagun zutik. Harrera jaiak, koktelak, afariak. Azalera: 600 m2.

PDFa deskargatu

Plaza aretoa:

Oso argia, barruko plazarekin elkartzeko aukera. 216 lagunzutik. Aurkezpenak, harrera jaiak, enpresa bazkariak. Azalera: 216 m2.

PDFa deskargatu

Barruko plaza:

Aire zabaleko gunea. Harrera jaiak, ospakizun jendetsuak, ikuskizunak. Azalera: 2.000 m2.

PDFa deskargatu

Beheko ataria:

Barruko plazaren ondoan. 150 lagun zutik. Koktelak. Azalera:290 m2

PDFa deskargatu

Ekialde Goikoa Aretoa:

Oso guneargia, argi naturala izateko aukera. 400 lagun. Harrera jaiak, gala bazkari edo afariak, aurkezpenak. Azalera: 380 m2.

PDFa deskargatu

Mintegia:

Lan bilerak eta aurkezpenak egiteko egokia. 30 lagun. Azalera: 42 m2.

PDFa deskargatu

 

Share |