Video(S)torias
Video(S)torias erakusketaren katalogoa, Arabako ARTIUMek argitaratua. Ikuspuntuen eta kontatzeko moduen aniztasunetik abiaturik, VideoStorias-ek azken berrogei urteetako espainiar bideo-artearen berrikuspen-lana izan nahi luke, azken hamarraldian egindako lanei garrantzi berezia emanez. Erakusketan bezala, katalogoan ere irakurleak aukera dezake bere irakurketa-ibilbidea eta, are, liburuko zati batzuk ez irakurtzea, artxibo-oharrak diruditen testuak eta irakurketaren hurrenkera aukeratzeko ahalbidea elkartzen ditu, Julio Cortázarren Rayuela nobelan, Ballarden The Atrocity Exhibition eta gazteei zuzenduriko “aukera ezazu zeure abentura” motako liburu horiek inspirazio iturri harturik.
Video(S)torias erakusketa
Prentsa oharra
Erosi liburu hau
Fitxa teknikoa: Diseinu bereziko katalogoa, hiru liburuki eta ikusgai dauden lanen fitxa sorta bat dituen kutxa bat (21 x 13 cm), kolorez eta zuri beltzeko irudiak. Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez, zenbait egileren testuekin.
Erakusketa: 2011ko apirilaren 15etik irailaren 4ra
Prezioa: 35 €
Argitalpen urtea: 2011
ISBN: 978-84-938229-0-3