Restaurante CUBE

CUBE jatetxea

CUBE ARTIUM jatetxe-kafetegiak bidean geldialdi bat egiteko eta giro atseginaz eta sormenezko gastronomia eskaintza zabalaz gozatzeko aukera eskaintzen dio bisitatzaileari.

CUBE jatetxearen sukaldean, Mikel Martínen zuzendaritzapean, sasoian sasoiko produktu freskoa da nagusi, bai bertakoa bai beste eskualde batzuetakoa. Produktu hori kontu handiz tratatua eta orijinaltasun eta dotoretasun handiz aurkeztua da gero. Hori guztia giro bero eta atseginean, eta mahaikide bakoitzari tratu pertsonalizatua eskainiz.

restaurante CUBE

Pintxo aukera handia, opil hautatuak eta zuku naturalak dira kafetegiko gosari bikainen oinarria. Kalitateko ardoak eta azken orduko kopak dastatzeko aukera ere badago.

CUBE ARTIUMen bere sukaldaritza eskaintzaren osagarri diren ekintzak antolatzen dira, gainera: espezialisten zuzendaritzapean egindako ardo dastak, hainbat herrialdetako sukaldaritzari eta sasoiko produktu bereziri eskainitako jardunaldiak, kontzertuak, eta abar.

Share |