Arabako ARTIUM Fundazioa,irabazi asmorik gabeko erakundea, 2002eko otsailean sortu zen, Arabako Foru Aldundiaren ekimenaren ondorioz. ARTIUM, Arte Garaikidearen Euskal Museo Zentroa, kudeatzea eta zuzentzea du helburu nagusi. ARTIUM sortu eta abian jartzeko ekimenean parte hartu zuten erakunde publikoek, batetik, eta Fundazioko Kide Korporatiboen Programan parte hartuz Babesle Pribatuaren kondizioa lortzen duten erakunde pribatuek, bestetik, osatzen dute Fundazioko Patronatua.
Kide Korporatiboen Programan parte hartzeak esan nahi du zentro-museoaren eta haren jardueren garapenean era erabakigarrian laguntzea, proiektu berriak abian jartzeko bidea ematea, bikaintasun maila handia lortzea eta, azkenean, herritarren garapen sozial eta kulturalean aktiboki parte hartzea.
Beren izena Arabako ARTIUM Fundazioarekin lotzen dutenek gizartearekiko lokarriak sendotu eta abantailak lortzen dituzte zentro-museoarekiko harremanean.