Zeuk ere artea eta kultura zabaltzeko proiektuan parte har dezakezu ARTIUMekin batera. Bat egin Kide Elkartuen Programarekin: garrantzi handiko laguntza emango diozu zentro-museoari, eta lehentasunezko sarrera edo sarrera esklusiboa izango duzu beste jarduera askotan. Gainera, beste abanatila asko izango dituzu, zerga abantailak barne.
Bat egin | ARTIUM oparitu
Kidetasun motak eta abantailak:
Banako kidea
- Kide Elkartuaren txartel pertsonalizatua.
- Erakusketetarako sarrera doan.
- Aldi baterako erakusketa guztien inauguraziora etortzeko gonbit-txartela.
- Inaugurazio aurreko bisita gidatua erakusketetan, kide elkartuentzat bakarrik. Ahal denean, artistaren edo erakusketaren komisarioaren beraren gidaritzapean egingo da bisita.
- Hilean behin kide elkartuentzat bisitaldi gidatu esklusiboa.
- Zentro-museoaren jarduera guztiei buruzko informazio erregularra.
- Jarduera paraleloetan parte hartzeko beherapenak (batzuk doakoak izango dira).
- Tailer, ikastaro eta bidaietan parte hartzeko lehentasuna eta/edo beherapena.
- Zentro-museoko dendan salgai dauden argitalpenetan beherapena (%40).
- Dendako beste salerosgai batzuetan beherapena (%10).
- Beste erakunde batzuekiko sarreretan beherapena.
- Zerga abantailak.
Ekarpena: 40 euro urtean.
Familia elkartua
Banako kidearen abantaila guztiak. Familiako kide bakoitzak kide elkartuaren txartel pertsonalizatua izango du. Ekarpena: 60 euro urtean..
Kide profesionala
Banako kidearen abantaila guztiak
ARTIUM Fundazioaren Kide Korporatiboen Programaren barruan Babesle,Enpresa Babesle edo Erakunde Laguntzaile gisa inskribaturik dauden erakundeen kideek erabil ditzakete abantaila horiek.
Ekarpena: 35 euro urtean.
Kide babestua
Banako kidearen abantaila guztiak.
18 urtetik beherakoek eta ikasketa homologatuak egiten ari diren ikasleek, pentsiodunek eta 65 urtetik gorakoek, langabeek eta lanbide arteko gutxieneko soldata irabazten ez duten pertsonek erabil ditzakete abantaila horiek.
Ekarpena: 25 euro urtean.
Bat egin. Bete eta bidali formulario elektroniko hau, eta denbora gutxi barru harremanetan jarriko gara zurekin. .
ARTIUM oparitu. Oparirik onena artea maite dutenentzat. Bete eta bidali formulario elektroniko hau, eta denbora gutxi barru harremanetan jarriko gara zurekin.
Gehiago jakiteko, deitu 945 20 90 34 telefonora edo idatzi helbide elektroniko honetara: kideak@artium.org
Beste erakunde batzuekiko hitzarmenak:
- Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedrala:
sarreran beherapena (%50)
dendan beherapena (%10 Katedralaren argitalpenetan eta %5 gainerako salerosgaietan)
- Bilboko Arte Eder Museoan:
sarreran beherapena (%50)
- Euskadiko Orkestra Sinfonikoa:
Abonualdian Vitoria-Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñean egiten diren kontzertuetarako "Tarifa Berezia"
Zerga abantailak
Arabako ARTIUM Fundazioa "Interes Orokorreko Jardueretan Parte Hartze Pribatua sustatzeko Pizgarri Fiskalak" izeneko apirilaren 24ko 13/1996 Foru Arauaren 1. Tituluaren 1. Kapituluaren 1. Atalean araututakoen artean aurkitzen da.
Kide Elkartuak liburuxka