Gure garaiko artea bildu, sortu, zabaldu, ikertu eta transmititzea helburu duen kultur jardueretarako museoa eta zentroa da ARTIUM. Hiru helburu nagusi ditu: kultura artistikoa jasotzea, gure g ea eta Arabako lurraldea artea eta kulturarekin konprometitua dagoela ezagutaraztea. Horretarako, hiru funtsezko tresna ditu ARTIUMek:
- Arte garaikideko bilduma zabal, koherente eta berezia .
- Aldi baterako erakusketen programa asmo handikoa, zentro-museo honetan egindako ikerketaren edo Espainiako eta Europako ospe handiko beste museo batzuekin batera egindako lanaren emaitza
- Hezkuntza eta kultur jardueren programa bizi-bizia, era guztietako publikoari zuzendua eta pentsamendu garaikiarekin lotu
Museoa Arabako Foru Aldundiaren bultzadaz sortu zen, eta Arabako Foru Aldundia bera da bertako Bilduma Iraunkorreko funts gehienen jabea. Arabako Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Kultur Ministerioarekin eta Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museo honek 2002ko apirilaren 26an zabaldu zituen ateak.
Harrezkero, Arabako ARTIUM Gasteiz, Araba eta Euskal Herriko kultur egituraren funtsezko partea da, Espainiako panorama artistikoaren gune garrantzizkoenetako bat izateaz gainera.
Arabako ARTIUM
Frantzia 24, 01002 Vitoria-Gasteiz
Argibideak: 945 20 90 20 / Administrazioa: 945 20 90 00 / Faxa: 945 20 90 49
e-mail: museo@artium.org
Arabako Artium Fundazioa F-98 Erregistro zenbakiz dago inskribaturik. Euskadiko Fundazioen Erregistroan.I.F.K.: G-01315530